Anunciatako ikasleek harrera egin diote, eta migratzaileen drama gertutik ezagutzeko baliatu dute aukera.
Lampedusan hondoratutako txalupen oholez eraikitako gurutzea, migratzaileen drama salatzeko erabiltzen dute gaur egun.
Ez da ahazten erraza. 2013 urteko urrian Italiako Lampedusako kostalde aurrean, 300 pertsona migratzaile baino gehiago hil ziren Europara iristen saiatzen ziren gabarra hondoratzerakoan.
Gertaera lazgarri hura gogoan, Francesco Tuccio artistak gurutze bat eraiki zuen hondoratutako oholekin, eta gurutze hori, ordutik, inmigrazioaren dramaren sinboloa bihurtu da. Europatik barrena darabilte gaur egun gurutzea, “hiri, komunitate eta kulturen arteko solidaritate eta bake” mezua helarazteko.
Bada, aipatu gurutzea Antxoko San Fermin Parrokian geldialdia egin zuen atzo, eta Anunciatako ikasleek harrera egin zioten, “gerraren aurkako bere artelanak eta lemak eskainiz” eta “herrira bizitzera etorri nahi duten guztiei harrera abegikorra egiteko konpromisoarekin”.
Antxo atzean utzita, Gipuzkoan zehar egitekoa duen ibilbidearekin jarraitzeko eraman zuten gurutzea.