Lokal horietako batzuen kanpoko itxiturek arriskua eragin dezakeenez, udala jabeekin harremanetan jarri da arriskua sortu dezaketen elementuek konpon ditzaten lehenbailehen.
Matadero atzean dauden lokalen egoerari jarraipena egiten ari zaie udala.
Ondartxon, matadero zaharraren atzealdean dauden lokaletan esku hartuko duela jakinarazi du udalak. Lokal horien gaineko kontrola eta jarraipena egiten duela azaldu du, eta lokal horietako jaberen batekin ere bildu dela. Lokal horietako batzuen kanpoko itxiturek arriskua eragin dezaketenez, udala jabeekin harremanetan jarri da arriskua sortu dezaketen elementuek konpon ditzaten lehenbailehen. Jabeek erantzungo ez balute eta egoerari konponbidea ez badiote ematen, udalak esku hartu eta lanen gastuak jabeei ordain araziko dizkie, “beraiek baitira egoeraren arduradun bakarrak”.
Laster jardungo dela espazio horretan jakinarazi du udalak, “eremuak merezi duen duintasuna berreskura dezan”. Eskaera ez dela berria ernatsi du, “auzo elkarteko ordezkariek eta herritar batzuk ere adierazi dute gai honen gaineko kezka, eta udalak, eskaera historiko honi erantzuteko lehen pausua emango du”.