Martxoaren 30etik apirilaren 1era Oiartzunen Ernai eta Aitzina gazte erakundeek, Sorginkerian dugu independentzia lelopean antolatu duten Gazte Akelarrearen aperitiboa izango da biharkoa.
Bosgarren urtez egingo dute Gazte Akelarrea.
Oarsoaldeko eta Bidasoko Ernai Gazte Antolakundeak Sorgin Gaua egingo du bihar 20:00etan hasita Oiartzungo Landetxen. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Oiartzunen Ernai eta Aitzina gazte erakundeek,
Sorginkerian dugu independentzia lelopean antolatu duten
Gazte Akelarrearen aperitiboa izango da biharkoa. Haren aurkezpena egitea da biharko Sorgin Gauaren helburua, eta antzerkilari, dantzari, musikari, adarjotzaile eta txalapartariek hartuko dute parte. Ginera, primizian aurkeztuko dute Oarsoaldeko spota.
Bi eskualdetako gazteen artean harremanak sortzen hasi nahi dute martxoa amaiera eta apirila hasierako topaketari begira, Gazte Akelarrerako giroa berotzen, eta Oarsoaldeko zein Bidasoko gazteei deia zabaldu.
Gazte Akelarreari begira osagai horiek guztiak sartuko dituzte lapikoan biharko Sorgin Gauan. Sortuko duten edabea lehen eskutik ikusi nahi dutenek, bihar izango dute aukera.