Madalenetako txupinazo txikirako kanta sortu nahi zutela erabaki zuten Errenteria-Oreretako haurrek aurreko urteetan.
Haurren Txupinazoa.
Madalenetako txupinazo txikirako kanta sortu nahi zutela erabaki zuten Errenteria-Oreretako haurrek aurreko urteetan. Bada, heldu da horretarako garaia eta OarsoIrriaken eskutik letraz jantziko dute txupinazo txikia. Hilaren 23an, ostiralarekin, egin dute hitzordua sorkuntza prozesuan murgiltzeko, 17:30ean Xenpelar kaleko Reina aretoan.
Antolatzaileek esan dutenez, madalenetan berezia izango den kanta sortzera doaz, eta hori guztion artean egin nahi dute, elkarlanean, eta parte hartzea eta euskara erdigunean jarrita taldean ohikoa denez. Lanketa horretan Aitor Albistur bertsolari errenteriarra eta Oarsoirriakeko kideek hartuko dute parte.