Gipuzkoako Trial Txapelketa jokatuko da igandean
GipuzkoakoTrial bizikleta Txapelketaren hirugarren proba egingo dute igandean Aitzetako Txabala atsedenlekuan (txoritokieta).
GipuzkoakoTrial bizikleta Txapelketaren hirugarren proba egingo dute igandean Aitzetako Txabala atsedenlekuan (txoritokieta), Errenteriako Euskal Trial Txirrindulari Elkarteak antolatuta eta Kirol azpisailak lagunduta. Proba 10:30ean hasiko da, eta behar dutenentzat bizikleta eta kaskoak izango dira bertan.
Txapelketak, bost proba ditu guztira eta dagoeneko bi jokatuko dira. Etzi Errenterian jokatuko dena, hirugarrena izango da.