Proyecto Larrua konpainiak emango du tailer hori, eta zehazki, bertako kide eta sortzaile den Aritz Lopez Dantzariak.
Proyecto Larrua konpainia. Argazkia: Asier Bastida
Dantza garaikidearen lengoaia lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatutako dantza tailerrari esker. Proyecto Larrua konpainiak emango du tailer hori, eta zehazki, bertako kide eta sortzaile den Aritz Lopez Dantzariak. Lopezek eta Jordi Vilasecak gidatzen duten proiektuak mintzaira propioa du, hainbat estilo eta diziplina batzen ditu, break dance eta dantza garaikidea, zehazki.
Tailerra apirilaren 18an izango da 18:00etatik 19:00etara Dantzagunean (Pelotari kalea z/g). Doakoa da eta interesdunek
izena eman behar dute aurretik.
Proyecto Larrua konpainiak,
Baserri, bere azken lana aurkeztuko du Niessen Kulturgunean apirilaren 22an.