Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gogorza eta Arrietaren gaia aztertuko du plenoak bihar

Udalbatzak, ohiko osoko bilkura egingo du bihar 16:00etan. Gogorza eta Arrieta euskal presoen gaineko mozioa eta Duintasunaren beste bat aztertuko ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/22

Gogorza eta Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren aldeko manifestazioa joan den abenduan.

Udalbatzak, ohiko osoko bilkura egingo du bihar 16:00etan hasita. Sei puntu dituzte jorratzeko alderdiek, eta horien artean Sare Herritarrak larri gaixo dauden Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta Oreretako presoen gainean aurkeztuko duen mozioa. Osasunerako eskubidea, oinarrizkoa izateaz gainera unibertsala dela dio Sarek mozioan, “pertsona guztiek, preso egon edo ez, dagokiena”. OMS Munduko Osasunaren Erakundeak jasotzen duenaren arabera osasuna ez da mina edo gaixotasun eza soilik, norbanakoaren erabateko ongizate fisiko, psikiko eta soziala baizik. Nahasmen obsesibo konpultsiboa eragiten dion buruko gaitza du Gogorzak, autolisi arrisku handiarekin. Azken urteetan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute Basurtoko erietxean bere egoeraren ondorioz. Egun Basauriko espetxean dago. Arrietari joan den urteko urtarrilean diagnostikatu zioten espondilartropatia kroniko seronegatiboa Algecirasko Campo Gibraltar ospitaleko sendagileek. Endekapenezko gaixotasun larri eta sendaezina da. Botafuego (Algeciras, Espainia) espetxean aurkitzen da. Gogorza eta Arrietaren osasun egoera ez dela bateragarria espetxearekin nabarmendu du Sare Herritarrak, “are gehiago, kontuan hartzen badugu espetxe araudiak eritasun larrien aurrean hainbat aukera ematen dituela pertsona horiek tratamendu egokia jaso dezaten, ingurune osasuntsu eta afektibo batean, hala nola, espetxe zigorraren etetea edo arintzea”. Errenteria-Oreretan elkarbizitza eta adiskidetzerako urrats ugari egin direla erantsi du Sarek, “guk txalotu eta babesten ditugun urratsak, eta bide honetan, bakea bidezkoa eta iraunkorra izan dadin giza eskubideen urraketekin bukatu behar dugu”. Horrenbestez lau eskari egin dizkie alderdi politikoetako ordezkariei biharko plenoaren harira Sarek. Honakoak dira, hitzez hitz:
  • LEHENENGOA: Udal batzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die aintzat har ditzatela indarrean dagoen Estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak, halako moldez non gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatu eta espetxetik atera ahal izango dituzten arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik.
  • BIGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari eta, bereziki, Espetxe Erakundeei eskatzen die zaindu dezatela errespetatzen dela espetxeratu guztiek bizitzeko, osotasunerako eta osasunerako duten eskubidea, uste baitu botere publikoek sentsibilitate berezia erakutsi behar dutela espetxe-politika zuzendu behar duten printzipioak eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzean.
  • HIRUGARRENA: Hori dela eta, Udal batzarrak eskatzen du indargabetu dezatela Espetxe Erakundeen idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa eta zuzendu dezatela Barne ministroak adierazitako irizpidea, zeinaren arabera gaixo dagoen preso bati bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua duenean bakarrik emango zaion baldintzapeko askatasuna, irizpide horrek urratzen bailituzke bai legalitatea eta humanitate-oinarrizko printzipioak bai halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikoaren printzipio deontologikoak.
  • LAUGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari beste behin ere eskatzen dio euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe politikaren orientazioa.
Duintasuna Elkartearen mozioa
duintasuna

Jubilatu eta pentsionistak hilero-hilero mobilizatzen dira.

Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak ere mozioa aurkeztuko du biharko plenoak azter dezan. Pentsioekin eros ahalmena galtzen ari direla nabaria dela eta horren atzean PPk nahiz PSOEk egindako erreformak daudela salatu dute: “Murrizketen ondorioak pentsiodunak nozitzen ari gara, hilabete bukaerara iristea kostatzen zaigu, eta batzuetan ezin dugu berogailua piztu; bien bitartean , bada dirua banketxeentzat, elektrikentzat, enpresarientzat”. Txirotasunaren atalasearen azpitik kobratzen dutela, eta gero eta zailagoa dutela duintasunez bizitzea gaineratu dute, urte luzez lan egin eta kotizatu badute ere: “Baina hori ez zaie axola gure politikariei biztanleriaren %25a, pentsiodunok alegia, bizi dugun egoera arintzeko neurririk ez dutelako hartzen. Ez da aintzat hartzeko  eta duintasunez bizitzeko aukera emango diguten pentsioak bermatzea eskatzen dugun lehen aldia. gainera gogoan izan behar dugu pentsiorik kaskarrenak dituzten gehien gehienak, emakumeak direla, onartezina den zigor bikoitza jasaten dute”. Borondate politikoa dela gakoa, eta hori eskatuko die Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei Duintasunak, borondatea. Horrekin batera pentsioen %0,25eko igoera arbuia dezala eskatuko dio plenoari biharko saioan, eta erreklama dezala haien eros ahalmenari eutsi behar zaiola; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eskatzeko da Duintasunak mozioan plenoari egin dion bigarren eskaera, “txirotasun atalasetik irten gaitezen, Euskal Herriari dagokion eran, eta Europako Gutun Sozialak ezarritakoa betez. Eta hori egingarri ez den bitartean, eska diezaiola  Eusko Jaurlaritzari, kopuru hori pentsiodun guztiek eskura dezaten, behar den osagarria ezarri behar dela”. Euskal Herriko Babes eta Gizarte Segurantza Sistema ezartzea eskatzeko galdegingo dio udalari, eta 2019an abian jarri nahi duten jasangarritasun faktorearen ezarpena arbuia dezala. Hartutako erabakiaren berri Espainiako Estatuko Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari helarazteko eskatuko Duintasunak mozioaren azken puntuan. Biharko osoko bilkuran, beraz, larri gaixorik diren Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza euskal presoen gaineko mozioa eta Duintasunak aurkeztutakoa izango dituzte mahai gainean alderdiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.