Jaiak antolatzen hasiko dira gaur Iztieta-Ondartxon
Jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egingo du gaur Iztieta-Ondartxoko Gurekin Auzo Elkarteak. Jai batzordea 20:00etan elkartuko da auzo elkartearen egoitzan (Iztieta pasealekua, 3). Bilera irekia dela eta lagundu nahi duen orok lekua daukala esan dute auzo elkarteko kideek.