Errenteriako Lore eta Landareen Azoka egin du hamargarrenez. Larunbatean izango da 09:00etatik 14:00etara, zumardian.

Lore eta Landare Azoka.
Errenteriako Lore eta Landareen Azoka egin du hamargarrenez. Larunbatean izango da (hilak 24) Dekolorez elkarteak, Behemendi Landa Garapen Elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta 09:00etatik 14:00etara.
Hamargarren urteurrena izanik, parte hartzaileen kopurua handitzea erabaki dute antolatzaileek, eta aurten, hamazazpi postu izango dira. Horietatik bederatzi, landare eta lore ekoizleak izango dira, eta beren ekoizpena erakutsiko dute. Parte hartuko duten landare haztegien artean, landare bereziak ekoizten dituztenak ere izango dira aurten, eta horien barruan, landare karniboroak, kaktusak eta landare zukutsuak ekoizten dituzten bi haztegi izango dira.
Lore eta landareen postuez gain, kosmetika naturala, sendabelarrak, haziak eta lore lehorrekin egindako artisau lanen postuak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Azoka musikarekin girotuko dute, eta hurrei begira jokoak eta tailerrak antolatu dituzte.
Egitaraua
- 09:00-14:00: Lore eta landareen azoka berezia.
- 09:00-14:00: haurrentzako jokoak.
- 11:30-12:30: Lore prentsatuen tailerra haurrentzat.
- 12:30-13:30: Haurrentzako landaketa tailerra.