Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ainhoa Intxaurrandieta: "Egin genuena ondo egin genuen, eta berriro egingo genuke"

Errauste plantaren kontratua eteteagatik demandatu dituzte lezoarra eta Iñaki Errazkin; kalte ordainak beren bizkar hartzea nahi du egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK)

olatz mitxelena
Lezo,Pasaia
2018/03/23
Apirilaren 12an epaituko zaituzte Madrilen, Iñaki Errazkinekin batera. Nola egingo diozue aurre epaiketari? Madrilera zoaz, eta ez dakizu zer atera daitekeen epaiketa horretatik, baina argi daukat oso ondo egin genituela gauzak. Harro gaude egindakoarekin, eta aurrera. Errauste plantaren kontratua bertan behera uztearen ondorioz ordaindu beharreko kalte ordainak zuen gain hartzea nahi dute. Kantitatea ez da txantxetakoa. Beldur zarete? Horrelako eskaera baten aurrean inor ez da lasai gelditzen. 41 milioi euro eskatzen zizkiguten hasiera batean. Duela hiru bat aste aurrebista eduki genuen Madrilen eta 46 milioira igo dute eskaera. Gainera ‘swap’-en ordainketa guztia, 15-16 urte falta dira ‘swap’-ak ordaintzeko, gure bizkar jarri nahi dute. 80 milioi edo 100 milioi euro izan daitezke guztira. Egia da ere, kantitate horietan ari garela, berdin-berdin dela 40 milioi eskatzea edo 100 milioi eskatzea…. Baina lasai geratzeko ez da. Gainera, juridikoki dena ongi egin arren, auzi politiko bat denez, eta Madrilen gure kausaren instruktorea Margarita Mariscal de Gante denez, Aznarren justizia ministroa izandakoa, bada, horrek ez zaitu lasaitzen. Baina egin genuena ondo egin genuen, eta berriro egingo genuke, eta horrekin aurrera goaz. Epaiketa politikoa dela diozunean zertan oinarritzen zara? Juridikoki gauzak oso ondo egin genituen. Eskumenak genituen egiteko egin genuena. Azpiegitura hori defizitarioa zen eraikitzen hasi aurretik, eta hori jakitun ziren haiek kontratuak sinatu zituztenean, eta jakitun ginen gu. Administrazioaren kudeaketan erantzukizunez jokatzen badugu, ezin dugu eraikitzen hasi azpiegitura bat hasi aurretik defizitarioa dena. Guk legeak baimentzen zizkigun bide guztiak jorratu genituen, legalki akatsik gabe egin genituen gauzak, eta auzia politikoa dela argi daukagu. PNVk eta PSEk sartzen dute demanda, Madrilen sartzen dute, eta epailea PP da. Argi dago, ez? Denak daude jokoan eta beste aldean EH Bilduko bi kide daude auzipetuak. Hori politikoa dela argi dago. Begien bistan da. Auziaren gainekoak azaltzeko Elkartasun Biran ari zarete Igor Meltxor kazetaria eta zu zeu, herriz herri, hitzaldiak egiten. Zer moduzko esperientzia izaten ari da? Oso positiboa. Honen atzetik zer egon den eta zer dagoen jendeak jakin behar duela uste dut. Orain arte kontaketa ofizial bat jaso dugu komunikabide ofizialetatik, eta hori ez da errauste plantaren atzetik edo hondakinen aferaren atzetik egon daitekeena. Hori baino askoz gehiago dago, eta gauza oso larri eta serioak. Nik uste dut komunikazioa dela gure tresna eta komunikatzea dela orain tokatzen zaiguna. Jendeari informazio guztia ematea zer gertatu zen, zergatik gaude orain auzipetuak eta gero jendeak erabaki dezala, baina behintzat datu guztiak mahai gainean izanda.
«‘Swap’-ak sinatu zituzten, 90 edo 100 milioi kostatuko zaigun produktua» «… ospatzeko angulak jatera joan ziren EAJ eta banketxeetako ordezkariak» «46 milioira igo dute eskaera eta ‘swap’-en ordainketa gure bizkar jarri…»
Alde horretatik oso positiboa izaten ari da, gertatu denaren datuak eta frogak ematen ditugunean jendea harrituta gelditzen delako. Badirudi ustelkeria kasuak Espainian ematen ari direla, eta PPren negozioetan, baina etxera begira jarrita hemen ere badago horrelakorik. Ustelkeriaz ari zarete, baina zein da, zehazki, zabaldu nahi duzuen mezua? Nola jartzen den aparatu guztia enpresak eta banketxeak mesedetzeko, eta nola horren gainetik ez dagoen ezer. Azken finean nola lotzen duten guztia. Kontratuak nola lotzen dituzten, nola gu gerturatzen ari garenean informazio garrantzitsu batetara ordenagailuak lapurtzen dizkiguten… Barcenasen auziaren oso pareko. Hemen ere ordenagailuak lapurtu dizkigute, eta informazioa dasagertarazi, eta gero ordenagailu hori itzuli digutenean dokumentazio guztia falta zen eta disko gogorra hutsik zegoen. Horrelako kontu asko dago atzetik, guztia diru publikoa esku pribatuetan jartzeko.Ematen diguten abisua hori da: ‘Gure negozioak eta enpresa handien negozioak ez ukitu. Kudeatuko duzue hauteskundeek hala erabakitzen badute, baina kudeatuko duzue gure negozioak ukitu gabe’. Iñaki eta nire buruarengan jarri dute hau, baina ez da soilik gure kontrako abisu bat. Beraz, zure ustez, helburua da halakoak etorkizunean errepika ez daitezela bermatzea. Nik uste dut bilatzen dituztela helburu desberdinak. Iñakik eta biok ez genuen erabakirik hartu, erabakia hondakinen partzuergoak hartu zuen, eta bertan Gipuzkoako udaletako zinegotziak daude. Hogeitik gora zinegotzik berretsi zuten guk hartutako aurreakordio hura, eta demanda zentzuduna izango balitz, izango litzateke Gipuzkoako udal gehienetarako demanda. Baina  horrek harrotu zitzakeen hauts asko. Nik uste dut gure aurka egitea erabaki dutela, batetik, gure kontrako gogoa ere bazutelako, gu tinko mantendu garelako, eta enpresa eta banketxeen aurrean ez dugulako diru publikoa oparitu nahi izan, eta bestetik, mezua helarazteko ondorengoei: ‘Ez ukitu gure negozioak’. Azkenean, beraientzako estrategikoak diren azpiegiturak, estrategikoak dira, estrategia zehatz bat jarraitzen dutelako: diru publikoa poltsiko pribatuetara eramatea. AHT dela, errauste planta, edo Donostialdeko metroa… berdin zait. Edozein azpiegitura. Azkenean badakigu betiko enpresak dabiltzala tartean, eta horiek direla pastelaren zatia eramaten dutenak. Horiek ez kaltetzea da helburua. Angula ustelak. Horixe Igor Meltxorrek eta zuk zeuk herriz herri eskaintzen duzuen hitzaldiaren izena. Eta ez ausaz. Angulen kontua komunikazio aldetik oihartzun handia izan zuen pasarte bat izan zen. ‘Swap’-ak sinatu zituzten, gipuzkoarroi 90 edo 100 milioi euro kostatuko zaigun produktu bat;  gaizki sinatu zituzten, Europako banketxeak exijitzen zuenaren kontra, baina guztia erabat lotuta uztearren, mailegu bat utzi zuten, eta mailegua erabili gabe ordainduko dugu mailegu horrekiko zegoen aseguru bat. Eta 100 milioi euro dira. Hori da Gipuzkoarroi sartu diguten gol ikaragarri bat. Baina gainera, hori ospatzeko angulak jatera joan ziren EAJ eta banketxetako ordezkariak, gipuzkoarron kontura. Horrelako opari bat egin zieten banketxeei eta gainera gonbidatu zieten angulak jatera 6.000 euro kostatu zen bazkari batean, eta hori publiko egin zenean, faktura eta guzti, ‘ondo egina’ esan zuen Markel Olanok. Lotsa gutxi dute.
«Legalki akatsik gabe egin genituen gauzak eta auzia politikoa dela argi daukagu» «Honen atzetik zer egon den eta zer dagoen jendeak jakin behar duela uste dut» «Abisu bat da: ‘Gure negozioak eta enpresa handien negozioak ez ukitu’»
Baina zuek epaiketara bidean eta Zubietan lanak martxan. Baten batek pentsatuko du, akaso, hondakinen gatazka konponduta dagoela. Bada, konponduta ez. Mila milioi eurotik gora kostako zaigu osasunarentzako eta ingurumenarentzako kaltegarria den azpiegitura bat eraikitzea, eta 35 urtean Gipuzkoako udal guztiak  kateatuta izango dira Urbaser enpresarekin. Azpiegitura bat ordainduko diogu 35 urtean, nahiz eta azpiegitura hori ez erabili. Baliteke hamar, bost edo 20 edo urte barru, gure hondakinak kudeatzeko ekonomikoki eta ekologikoki askoz eraginkorragoa izango den modu bat topatzea, baita azken errefus horrentzako ere. Errauste planta egin dezakegu, baina nahiz eta tona bat bera ere ez bidali Zubietara ordaindu beharko dugu 35 urtean. Astakeria iruditzen zait. Gainera, Urbaser ikertua izaten ari da ustelkeria kasu ugari eskuartean dituelako. Gipuzkoako udalak 35 urtean kapital txinatarra duen enpresa batekin zorpetzea ikaragarria iruditzen zait. Udaletan gasturik handiena izaten da hondakinena, eta kontziente izan behar dugu 88 udal horiek gure aurrekontuaren zatirik inportanteena Txinako kapitala duen enpresa bati eman behar diogula 35 urtean. Derrigorrez, bestela, enbargoak. Uste duzu oraindik ere badagoela zirrikiturik errauste plantaren lanak gelditzeko? Zirrikituak, asko. Justizia justua balitz, geldirik beharko lukete. Ez dira arauak betetzen ari. Berriz ere kontratuak egiten ari dira modu irregularrean, Jaurlaritzak ematen duen ingurumen baimena iraungitua dago… hainbat eta hainbat auzi daude, baina epaitegietara joaten garenean, begi-bistakoa den arren arau hauste larriak daudela, epaileek ez dute sartu nahi izaten sakonera, ez dutelako aukerarik horri kontra eramateko, eta horregatik ez digute legitimitatea onartzen. Hala ere, esperantza badut. Europako hainbat abokaturekin gabiltza. Han eskandalizatuak daude eta uste dut laguntza kanpotik etorri beharko dela, baina etorriko dela. Zer iritzi duzu hondakinen arazoa konpontzeko helburuz plazaratu berri duten Hitzartu parte hartze prozesu zibikoaz? Iruditzen zait eztabaida eman behar dela gaiaren gainean, eztabaida sano bat, eta pedagogia handiaz landu behar dela gaia. Apropos piztu zituzten eztabaida biszeralak, benetako eztabaida estaltzeko. Iruditzen zait gizarteak parte hartu behar duela. 35 urteko zorpetze bat, nik uste dut badela gaia gizarteratzeko eta gizarteak erabakitzeko. Teknikariak entzun, sendagileak… Hauek ere behin eta berriro ari dira esaten errauste planta oso kaltegarria eta kutsakorra dela. Kezka horiek guztiak ditugu mahai gainean. Horiek hausnartu eta eztabaidatu ondoren, gizarteak erabaki beharko du errauste planta nahi duen edo ez. Ezin dute erabaki gutxi batzuen artean eta batere gardentasunik gabe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.