Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alderdi guztiak Gogorza eta Arrieta etxeratzearen alde

Aho batez. Alderdi guztiek bat egin dute Sare Herritarrak gaurko plenoan Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta, larri gaixo dauden Oreretako presoen gainean, aurkeztu duen mozioarekin. Lehen aldiz lortu da Errenteriako plenoan halako babesa preso gaixoen inguruan, PSE-EEk ez duelako orain arte babestu norabide horretan zihoan moziorik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/23

Aho batez babestu du plenoak Sare Herritarraren mozioa.

Aho batez. Alderdi guztiek bat egin dute Sare Herritarrak gaurko plenoan Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta, larri gaixo dauden Oreretako presoen gainean, aurkeztu duen mozioarekin. Lehen aldiz lortu da Errenteriako plenoan halako babesa preso gaixoen inguruan, PSE-EEk ez duelako orain arte babestu norabide horretan zihoan moziorik. Horrenbestez, mozioak eskatzen zituen lau puntuekin bat egin du plenoak. Honakoak dira, hitzez hitz.
  • Udalbatzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die aintzat har ditzatela indarrean dagoen Estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak, halako moldez non gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatu eta espetxetik atera ahal izango dituzten, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik.
  • Udalbatzarrak Gobernu zentralari eta, bereziki, Espetxe Erakundeei eskatzen die zaindu dezatela errespetatzen dela espetxeratu guztiek bizitzeko, osotasunerako eta osasunerako duten eskubidea, uste baitu botere publikoek sentsibilitate berezia erakutsi behar dutela espetxe politika zuzendu behar duten printzipioak eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzean.
  • Hori dela eta, udalbatzak eskatzen du indargabetu dezatela Espetxe Erakundeen idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa eta zuzendu dezatela Barne ministroak adierazitako irizpidea, zeinaren arabera gaixo dagoen preso bati bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua duenean bakarrik emango zaion baldintzapeko askatasuna, irizpide horrek urratzen baititu bai legalitatea eta humanitate-oinarrizko printzipioak bai halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikoaren printzipio deontologikoak.
  • Udalbatzarrak Gobernu zentralari beste behin ere eskatzen dio euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe politikaren orientazioa.
Duintasunaren mozioa ere, aurrera Duintasuna Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak aurkeztutako mozioa zegoen gaurko plenoaren puntuen artean. Borondate politikoa eskatu die Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei. Horrekin batera pentsioen %0,25eko igoera arbuia dezala eskatuko dio plenoari saioan, eta erreklama dezala haien eros ahalmenari eutsi behar zaiola; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eskatzeko da Duintasunak mozioan plenoari egin dion bigarren eskaera, “txirotasun atalasetik irten gaitezen, Euskal Herriari dagokion eran, eta Europako Gutun Sozialak ezarritakoa betez. Eta hori egingarri ez den bitartean, eska diezaiola Eusko Jaurlaritzari, kopuru hori pentsiodun guztiek eskura dezaten, behar den osagarria ezartzea. Euskal Herriko Babes eta Gizarte Segurantza Sistema ezartzea eskatzeko galdegingo dio udalari, eta 2019an abian jarri nahi duten jasangarritasun faktorearen ezarpena arbuia dezala. Hartutako erabakiaren berri Espainiako Estatuko Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari helarazteko eskatu Duintasunak mozioaren azken puntuan. Mozio horrek ere aurrera egin du. Aurretik eztabaida luzea piztu du, gezurra esatea eta pentsiodunak “saltzea” leporatu baitie Duintasunak EAJ eta PSE-EEri. Azken bi horiek mozio alternatiboa aurkeztu dute pentsioen gainean. Haserre azaldu da pentsiodunen elkartea legebiltzarrean bi alderdi horiek erakutsi duten jarrerarekin. Horren harira, hitzak ekintzekin lagundu behar izaten direla esan du EH Bilduko zinegotzi Bernar Lemosek, “hutsean gelditzen direlako bestela”. Esaldi bat ere bota du duintasuna definitzeko, “duintasunik gabeko jendartea artaldea da, eta duintasunik gabeko pertsona, berriz, morroi”. Datu bat ere eman du: pentsiodunen %35ak pobreziaren mugatik beherako pentsioak jasotzen dituzte. Eskerrak eman dizkie Duintasuna Elkarteak deitzen dituen hileko lehen astelehenetako mobilizazioetara biltzen direnei: “Duela urte asko baldintza are okerragoetan borrokatu zenutelako, eta orain berriz ere zuek zarete borrokatzen ari zaretenak, beste belaunaldi gazteagoen eredu”. Eztabaida luzearen ostean aurrera egin du Duintasuna elkartearen mozioak EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdien aldeko bozkekin eta PSE-EE eta EAJren abstentzioarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.