Eguraldiaren iragarpenak hala behartuta hartu du erabakia Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.
‘Libia’ ontzia Castroko estropadan.
San Pedroko X. Test Estropada bihar jokatzeko zen Pasaian, baina eguraldi iragarpenak hala behartuta traineruan lehia bertan behera uztea erabaki berri du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.
Euskalmeten arabera, mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da bihar, 5-6ko indarrarekin eta eguerdi partean ipar-mendebaldera egingo du, 6-7ko indarrarekin. 16:30ean hastekoa zen estropada.
Gainera, itsaski handia edo itsaso zakarra izango da, itsaso oso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hiru metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta eguneko erdiko orduetan lau metro ingurukoak.