Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jantziaren Zentroak bigarren erakusketa iraunkorra zabalduko du bihar

Jantziaren Zentroak erakusketa iraunkorrean zituen jantziak aldatu ditu, eta bihar zabalduko du bigarren erakusketa finkoa. Jatorrizko 30 jantzi bildu ditu, oraingoan, bi aretotan banatuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/03/23
30 jantzi berri ikus daitezke Jantziaren Zentroan.

30 jantzi berri ikus daitezke Jantziaren Zentroan.

Jantziaren Zentroak erakusketa iraunkorrean zituen jantziak aldatu ditu, eta bihar zabalduko du bigarren erakusketa finkoa. Jatorrizko 30 jantzi bildu ditu, oraingoan, bi aretotan banatuta.  Herri Jantziak aretoan, hamabost jantzi bildu dituzte, gehienak dohaintzan emandakoak dira, eta  haien inguruko dokumentazio ugari bildu du dantza taldeak. Besteak beste, Raimundo Arbide Sorondo (Errenteria, 1858-1936) zinegotziaren jantzia, doluzko gizon jantzia (Sara, Lapurdi), edota Neguriko (Gerxo, Bizkaia) 1920. urteko iñude jantzia. Jantzien Bilakaera izeneko aretoan beste hainbeste jantzi erakutsiko ditu Iraultzak, tartean, 1920. urteko Madrilgo haurtzain jantzia eta 1903. urteko Lapurdiko emakume jantzia. Azken horrek, gona eta hiru gerruntze ditu, egunaren une jakin bakoitzean janzteko arropa, goizerako, arratsalderako edo gauerako gerruntzea. Bigarren erakusketa finkorako, paperezko ile ordeak egin ditu Jantziaren Zentroak, manikiek soinean daramaten jantzien garaiko orrazkera dutenak. Balorazio baikorra Urtebeteko ibilbidearen gaineko balorazio baikorra egin du Jantziaren Zentroak. Denbora horretan 1.400 bisitari izan ditu, gehienak emakumeak eta 35-55 urte artekoak. Gehienak Errenteriakoak edota Oarsoaldea eskualdeko gainontzeko herrietatik etorritakoak. Ikasturte berriarekin batera, ikastetxeentzako bisita gidatuak prestatu ditu Jantziaren Zentroak: “13-15 urte arteko hainbat talde pasa dira bertatik eta ikasle zein irakasleek balorazio ezin baikorragoa egin dute”. Modan eta joste lanetan adituak diren pertsonak ere izan dira Jantziaren Zentroan, Kutxa Kulturreko diseinatzaile berriak, eta Donostiako AEG moda eskolako ikasleak esaterako . Azken horiek jantzien kalitatea eta aberastasuna nabarmendu dute. Hamabi hilabeteko ibilbidean gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuarekin hitzarmena egin du Iraultza Dantza taldeak bere bilduma bertan, “baldintza ezin hobetan” gordetzeko. Jantziaren zentroa asteburuetan eta jai egunetan dago zabalik: larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara. Aste Santuko jai egunetan goizetan izango da zabalik, beraz, 12:00etatik 14:00etara. Bisita gidatua egin nahi izanez gero, Errenteriako turismo bulegoan eman behar da izena 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.