[Bideoarekin] 'Izan libre', Pasaiako saririk onena
Motxian Eby Esketx Lehiaketako sariak banatu dituzte.
DBHko ikasleak dira, bigarren eta hirugarren mailakoak, eta baita Antxoko Kuadrillategi egitasmoko partaideak ere. Pasaiako lan onenaren saria irabazi dute Motxian Eby Esketx Lehiaketan, Izan libre lanarekin.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du lehiaketa, laugarren urtez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu asmoz.
Sari banaketa Oiartzunen egin zuten, martxoaren 23an. Han aurkeztu zituzten lan irabazle guztiak, eta ondoren txokolatea jan eta dantzaldia egin zuten, DJ batek girotutako festan. Sari nagusia Lezoko gazte talde batentzat izan zen.
Antolatzaileek lehiaketak gazteen artean duen harrera ona nabarmendu dute, eta aurtengoan, guztira, hamazazpi lan jaso dituztela jakinarazi dute. Guztiak ikusgai daude sarean.
