Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Milioi eta erdi zorion

Loteria Primitiboak ia milioi eta erdi euroko saria utzi zuen Lezon osteguneko zozketan. Irabazlearen pistarik ez dago oraindik. Poztasuna, ordea, edonon.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/04/03
loteria.lezo.nagusia

Loteria administrazioko arduradun Guadalupe Mujika Garmendia.

Lezon ez dago ia hitz egiteko beste gairik. Osteguneko Loteria Primitiboaren sari bakarra Lezoko lehen administrazioan, Donibane kalean dagoena, zigilatu zuten. Sei zenbaki asmatuta (denak reintegro izeneko zenbakia izan ezik), 1.448.062 euro irabazi zituen, ziurrenik, lezoar batek —nostalgikoentzat: ia 241 milioi pezeta—. Zenbaki osagarria asmatuta, 11,3 milioikoa litzateke saria. Eta administrazioko arduradun Guadalupe Mujika Garmendia pozarren dago, pozez zoratzear. Irribarrea ezin kendu dabil. Ez daki nork eraman duen saria. Lezoarra izan daitekeela dio, baina baita kanpokoa ere, izan ere, zehaztu du portuko langileak ere joaten direla Donibane kaleko dendara zortearen bila, baita Errenteriako eta Pasai Donibaneko biztanleak ere. Lehengo astean, bertara oporretara etorritako kanpotarrak ere izan ziren boletoak zigilatzen… Irabazleen abanikoa asko zabaldu du, esandakoekin, Mujikak. Horregatik, HITZAk ez du izan tentaziorik “Nork irabazi du saria?” bezalako galdera zuzenik egiteko, balizko irabazlearen azalpenean garbi adierazi duelako loteria saltzaileak Lezoko 6.000 biztanleetako bat izan daitekeela, edo ondoko herrietako nahiz kanpoko besteren bat. Eta irabazlea nor den jakingo balu ere, ondo egiten du ez esaten; norberak nahi duen erara bizi dezala milioi eta erdi eurok eman dezaketen zoriontasuna. Baina datu bat konfirmatu egin du: oraingoz ez zaiola inor ere joan pastak edo xanpaina ematera, zortea banatzearen truke. Poztasuna Gaur eguerdian egon da OARSO BIDASOKO HITZA Donibane kaleko establezimenduan. Jendearen joan-etorria, izugarri handia. HITZA Mujikarekin hitz egiteko zain egon den bitartean, hiru, lau, bost pertsonako ilarak izan dira etenik gabe. Eta bezero ia guztien ahotan, saltzaileari eskainitako zorion esaldia, irribarrea, eta desioa. “Ea niri tokatzen zaidan” entzun ahal izan da behin baino gehiagotan. Jendea pozik dago. Eta loteria dendako arduradunak aitortu duenez, gaur, bezero berriak ere etorri dira; “hamahiru euro hauekin egidazu nahi duzun loteria”, esan dio bezero batek lezoarrari. Loteria saltzaile eta poztasun banatzaile bakarrik ez; zortearen ikur bilakatu da Guadalupe Mujika Garmendia. Aste Santua tartean, aste arraroa dela adierazi du irribarrea kendu ezinik dabilen lezoarra, “sari potolo bat eman dugunez, orain jendea zain dago ea besteren bat iritsiko ote den…”. Hogei urte daramatza zortearen saltokian lanean Mujikak; arratsaldetan lan egiten duen haren lankideak, hiru. Behin ere ez du eman gisa horretako saririk, “txikiagoak eman ditugu. Adibidez, larunbat bateko ohiko loteriaren zozketan bigarren sari bat eman genuen, orain dela zazpi bat urte edo. 2000. urtean Bonolotoaren sariren bat ere eman genuen, ez dut ondo oroitzen zenbatekoa, baina ziur oraingoa baino askoz txikiagoa izan zela. Horrelakorik, behin ere”. Zurrumurruen zentral antzekoa bilakatu da Donibane kaleko zonalde hori, loteria administrazioaren kanpoaldea batez ere. “Nori tokatu ote zaio?”, “Norentzat izan ote da hainbesteko zoriontasuna?”, “Zer egingo du diruarekin? Niri emango balit zati bat, nik esango nioke zer egin!”… Horiek herritarren hainbat esan gaur eguerdian. “Herri erdia, beste erdiari begira ari da, ea Loteria Primitiboa haiei tokatu zaien jakiteko”, esan du, barrezka, Mujikak. Zortzi apustuko boleto bategatik, 16 eurokoa, ia milioi eta erdi euro. “Niri tokatu izan balitzait ez nioke inori esango”, aitortu du Guadalupe Mujikak. Baina esan gabe ere, kontziente da oso pertsona batek, familia batek edo lagun talde batek (nork daki), erosoago bizitzeko aukera izango duela baldin eta ganoraz erabiltzen badu dirutza hori. Sariaren berri izan eta berehala, lezoar askok hots egin zioten Guadalupe Mujikari. 200 kideko lagunarte edo peña dute saltokian, eta deietako batzuk bertako kideenak izan ziren. Saltzaileak ez du esan, baina HITZAk sumatu du (oker badago barkamena aldez aurretik) beharbada nahiago lukeela pertsona bati baino, saria gehiagori banatu izana, peñako kideei adibidez. Hala izango da, berandu baino lehen gainera. Mujika: “Hemen lan egiten dugun guztiok hori nahi dugu, sariak eman”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.