Amsterdamen erabiliko duten tranbia berria CAFen egin dute eta Pasaiako portutik eramango dute harantz.

UECCko ontzietan eramango dituzte CAFek Herbeheretarako ekoitzitako trenak.
Garraiorako linea berri bat martxan da Pasaiako portuan martxoaren 23az geroztik. UECCko ontziak, CAFek ekoiztutako tren bagoiak garraiatzen hasiko dira, ostiralero. Pasaiatik irten eta Rotterdamgo portuko Broekman Terminalera iritsiko dira astelehenero. Han deskargatu eta Amsterdamera eramango dituzte, bidaiarien tranbia zerbitzuan erabiltzeko.
Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, garraiatuko dituzten trenak, diseinu erakargarria izateaz gain, efizientzia energetiko maila altua dute. Wifia eta USB, korronte elektrikorako harguneak, bizikletetarako guneak eta mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako primerako sarbidea dute.