Jaiak bitartean asteartero bilduko da jai batzordea.
Iazko haurren danborrada, San Pedro jaietan.
San Pedroko jai batzordea lanean hasi da. Astearte honetan egin dute aurtengo jaiak prestatzeko lehen bilera eta aurrerantzean asteartero bilduko direla iragarri dute. Jai batzordea irekia dela gogorarazi dute, eta herritarrak parte hartzera animatu.
Lehen iniziatiba bat ere martxan jarri dute jada, hain zuzen, jaietan erabiliko dituzten edalontzi berrerabilgarrietarako ikurra hautatzeko lehiaketa. Hilaren 16ra bitartean jasoko dituzte proposamenak. Ikurrak bete beharreko baldintzak ere zehaztu dituzte, eta hala ere, informazio gehiago behar izanez gero,
posta elektronikoz harremanetan jartzeko aukera eskaini dute.
Horrez gain, iaz lehen aldiz egin antzera, aurten ere 2017an jaiotako sanpedrotarrei omenaldia egin nahi dietela jakinarazi dute, eta horretarako iaz jaiotako haurren gurasoei beren seme-alaben izen-abizenak eta jaiotze datak
emailez helarazteko eskatu diete.
Inprimatzeko arauak