Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kazola arteko zapore festa

Euskaldarrak elkarteak antolatuta datorren astelehenean hasiko da elkarte gastronomikoen arteko txapelketa hogeita hamahirugarrenez, eta Oarsoaldeko hogeita lau elkarte gastronomikok hartuko dute parte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/05

Euskaldarrak elkartearen aurreko erakusketa batean sukaldatzen

Erakusketa Gastronomikoa ate joka dator. Euskaldarrak elkarteak antolatuta datorren astelehenean hasiko da elkarte gastronomikoen arteko txapelketa hogeita hamahirugarrenez, eta Oarsoaldeko hogeita lau elkarte gastronomikok hartuko dute parte: Errenteria-Oreretako hamasei, Pasaiako lau, eta Oiartzun eta Lezoko bina. Parte hartzeko oinarriak ez dira aldatu, eta bertan arituko direnak ezingo dute sukaldari profesionalak izan. Profesionalak ez, baina maisuki arituko dira kazola artean zapore festa zabaltzen Migel Alduntzin kalean kokatutako elkartetik. Ez dute lan erraza izango, elkarte guztietako ordezkariek, platerik berezienak prestatzen saiatzen direlako erreferentziazkoa den hitzordurako. Datorren astelehenean (hilak 9) hasiko da hamabostaldia, eta Errenteria-Oreretako Hermanos Camino eta  Ostarte, eta Lezoko Altzate izango dira sukaldean; asteartean, Txintxarri, Bukagaitz eta Batasuna, hirurak errenteriarrak, izango dira mostran; asteazkenean, berriz, Alkartasuna, Bi Errota eta Lagunak izango dira protagonistak, azken  horiek ere Errenteriakoak; astea amaitzeko, errenteriako Landare, Niessen eta Ondarra elkarteak izango dira kozinatzen. Asteburuan etena izango du hamabostaldiak, baina hilaren 16an itzuliko da. Lezoko Ixkulin, Errenteria-Oreretako Arditurri, eta Oiartzungo Bizardia izango dira Euskaldarraken egun horretan. Hilaren 17an, asteartea, berriz,  Euskaldarrak eta Beraun bera (Errenteria) eta Aldeguna (Oiartzun) elkarteen txanda izango da; hilaren 18an, Pasaiako La armonia, Yola eta Itsas Mendi arituko dira; eta hamabostaldia amaitzeko, hilaren 19an,  Lore Txorta (Pasaia),  Gau Txori eta San Huberto (Errenteria) arituko dira. Lanak eginda, epaimahaiaren esku geldituko da irabazlea erabakitzea. Hilaren 21ean (larunbatarekin) jakinaraziko dute mostraren amaiera afarian. Sei sari banatuko dira guztira. Irabazleak Mikelazulo garaikurra irabaziko du; bigarren sailkatzen den elkarteak, Errenteriako Udalak emandako saria jasoko du; hirugarrenak, Lekuzaharra tabernak emandakoa; eta laugarrenak, berriz, Aralar tabernak eskainitako saria. Sari berezia jasoko du kalitate-prezioa harreman onena duen platerak, De Cyne Reynak emanda; eta Elkartearen Plater Berezia sarituko dute Maria Antonia Zapirainek emandako garaikurrarekin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.