Euskararen erabilera sustatu nahi duen Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan entrenamendu saioak gidatuko dituzte Realeko jokalari ohiek.
Pasaia osorik bizitzeko egitasmoaren barruan, eta eskola orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko asmoz, Pasaiako elkarteetara hainbat diziplinetako erreferente euskaldun bisitak egiten ari dira, eta datozen asteetan futbolarien txanda izango da.
Hala, datorren asteartean, hilak 10, Realeko jokalari ohi Mikel Aranburu eta Jon Ansotegi Don Boscoko zelaian izango dira Pasaia Kirol Elkarteko gaztetxoen entrenamendua gidatzen. 17:30ean hasiko da entrenamendua.
Hilaren 17an, berriz, Andonaegiko futbol zelaian izango dira, Trintxerpeko futbol taldekoen entrenamenduan. 17:00etan da Trintxerpeko zita.
Entrenamenduetan, kirolari ezagunek elkarteetako haur eta nerabeen saioak gidatzen dituzte euskaraz, eta modu horretan, bai, haur eta nerabeek, baita, hezitzaile eta entrenatzaileek ere, euren erreferente direnekin hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera izaten dute.
Futbolariekin ez ezik, antzeko saioak egin dituzte
Jon Salsamendi eta
Josu Andueza arraunlari ezagunekin,
Ion Kamio hockey jokalariarekin, eta
Xabier Santxo pilotariarekin.