Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eskifaia gazte eta ekoaktiboa

DBHko ikasleak dira aurten ‘Mater ‘ itsasontziak urtero antolatzen duen Ekofish kanpainaren protagonistak; hondakinen arrantzan aritu dira, eta proiektuak landu eta gauzatuko dituzte

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/06
mater

Oiongo ikasleak, hondakinak bistaratzeko ahaleginean.

Urtero antolatzen du Mater Itsasontzi Museoak Ekofish kanpaina duela lau urtetik. Itsas hondakinen problematikaren gaineko sentsibilizazioa sustatu nahi du iniziatibak. Horretarako, urtero, itsas irteerak antolatu ohi ditu San Pedroko kaian amarratuta izan ohi den itsasontziak. Boluntarioekin itsasoratzen dira, hondakinen arrantzan aritzeko, antolatzaileen esanetan «hondakinak arrantzatze horrek esperientzia bikaina eskaintzeaz gain, jarrera eta portaera aldaketak eragiten dituelako». Aurten, gainera, aurrera urrats bat egin dute antolatzaileek, eta gazteak bilakatu dituzte kanpainaren protagonista, itsasontzi museoaren zuzendari Izaskun Suberbiolak nabarmendu duenez, «itsas hondakinen problematika oso potoloa delako, eta gehiago itxaron gabe kontsumo ohiturak aldatzea ezinbestekoa delako». Izaskun Suberbiolaren ustez, gazteek izan behar dute «aldaketaren protagonistak», eta horixe bilatu nahi izan dute aurten, hain zuzen, kanpainaren bidez: «Gazteak motibatzea eta partaide aktibo bilakatzea, kutsatzaile izateari utzi eta ingurunearen zaintzaile izatera pasatu daitezen bultzatu». Eta horretarako erronka bat proposatu diete, eta erronkaren protagonista bihurtu dituzte gaztetxoak. Hiru fase
mater

Hondakinen arrantzara irtetean denek dute arduraren bat.

Aurtengo kanpaina urtarrilean hasi zen, eta maiatzean bukatuko da. Izan ere, hiru fasetan ari baitira lanean DBHko Oiartzun, Martutene eta Oiongo ikasleekin. Lehen bi faseak bukatu berri dituzte, eta hirugarren faseari ekingo diote aurki, gauzatze faseari. Aurretik, baina, lan mordoa egina dute. Lehorrean aritu dira kanpainaren hasieran. Lehen fasean, ikerketa lanak egin zituzten euren ingurune hurbilean, eskolan, etxean, nahiz herrian sortzen diren hondakinak aztertuz, eta horiek nola murriztu daitezkeen hausnartuz. Horretaz gain, bisitak egin dituzte, Ontzien Sailkapen Plantara birziklatze prozesua ikusteko,  eta Jaizkibelgo itsasertzera, han topa daitezkeen hondakinak sailkatu eta garbitzeko. «Lehen fasean ikasleak kontzientziatu egin ditugu», azaldu du Suberbiolak, «eta euren gertuko egoera aztertuta ikusi ahal izan dute horrela jarraituz gero, zakarrontzi batean biziko garela», gaineratu du. Egoera hori iraultzeko proiektuak proposatzea izan da hurrengo urratsa: «Proposatu dituzte beraiek egin ditzaketen proiektuak, batetik, herriari dagoen arazoaren berri emateko, eta bestetik, kontsumo arduratsuan oinarritutako ohiturak sustatzeko».
Aurtengoa esperientzia pilotua izan da, eta oso positiboa suertatu da Aurrera begira lanketa iraunkorra izan dadin lortu nahi dute antolatzaileek
Suberbiolak nabarmendu duenez, modu honetan, irakasgai bat ere helarazi nahi izan diete: «Jabetzea kontsumitzaile bezala botere handia dutela. Behin bakarrik erabiltzen ditugun plastikoak ekidin, poltsak-eta adibidez, bilgarri askorekin datozen janariak erosteari utzi.  Nahiz eta kontziente ez izan, kontsumitzaileok botere handia dugu. Guk ez baldin baditugu horiek erosten, azkenean enpresek ez dituzte horiek ekoiztuko ez eta merkaturatuko, eta horrela beste kontsumo eredu bat sustatuko dugu». Gazteen «antisistema» jarrera ere baliatu nahi izan dute kanpainaren bultzatzaileek, «gure kontsumo ohiturak birpentsatu eta sistema honek zabortegi batean bizitzera kondenatzen gaituela salatzeko». Zentzu horretan, «esperientzia pilotu» bat izan dela, eta «oso aberatsa» izaten ari dela baietsi du Suberbiolak. Eskifaia ekoaktiboa

Plastikoak jasotzen dituzte sare eta xalabardoen laguntzaz.

15 eta 16 urte arteko gazteek lehen fasean egindako lan mardulak saria ere izan du gerora. Ingurumenarekin konprometitu diren ikasleei Mater itsasontziko eskifaiaren kide izateko aukera eskaini diete, bertan itsasoratzeko, eta bertatik itsas hondakinak arrantzatzeko. «Gure tripulazioko partaide izateko ezinbesteko baldintza horixe baita, aurrerapauso bat egin eta aldaketa gauzatu nahi izatea. Nolabaiteko sari bat da itsasontzira etortzea, konpromisoa saritzeko modu bat», azaldu du Suberbiolak. Eta horretan aritu dira ikasleak azken asteetan, itsas hondakinen arrantzan. Kanpaina, hala ere, ez da oraindik guztiz bukatu. Hirugarren eta azken fasea dute egiteke, hain zuzen ere, gauzatze fasea. Gauzatze fasean ikasleek hartu dituzten konpromisoak publiko egingo dituzte euren herriko erakunde eta eragileen aurrean. Oiartzunen, esaterako, hilaren 15ean egingo dute aurkezpena Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek, udaletxean, eta maiatzean ibai garbiketa bat egingo dute ikasleek sustatuta. Horrez gain, telazko poltsen proiektu bat jarriko dute martxan Oiartzungo dendetan. Bezeroek plastikozko poltsak har ez ditzaten, ikasleek  kamiseta zaharrekin poltsak egingo dituzte. «Horiek maiatzean gauzatuko dira eta ebaluatu ahal izan ditugu», aurreratu du Suberbiolak, iragarri duenez, beren asmoa delako «lanketa hau iraunkorra» bihurtzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.