Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ganbarako trasteek merezi dutelako

Pasai Antxon bada denda oso berezi bat; altzari zaharrak berreskuratu eta saltzeaz gain, tailerra ere eskaintzen dute, nahi duenak altzariak berriztatu ahal izateko, eta horretarako tresneria eta teknikak erraztuz eta irakatsiz

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/06

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda.

Ispiluak, lanparak, koadroak, ontzitegiak, komodak, apain-mahaiak, mesanotxeak, jangelako mahaiak… denetarik topa daiteke Maitane Cruzek Pasai Antxon duen Trastos de la Ganbara dendan. Txoko berezia da, vintage usainekoa, denboran bidaia egiteko gonbidapena dakarrena. Zuk zeuk egin filosofiari jarraituta bigarren aukera bat lortu duten trasteez beteta dago denda. Erakusgai jarri aurretik, hori bai, guzti-guztiak mimo handiz landu ditu Maitane Cruzek, orain dela bi urte bere zaletasuna zena ogibide bilakatzeko apustuan. Eta ez da damu. Gustura dago bere iniziatiba izaten ari den bilakaerarekin. Lokal txiki- txiki batean hasi zen lanean duela bi urte, Antxoko Nafarroa etorbidean, baina bere ideia gustatu eta tailerrak eskaintzen hasi orduko eskas geratu zitzaion espazioa. Blas de Lezo kalera lekualdatu zen orduan, eta gaur egun duen  lokala tamainan ere ederra den arren, metroak ez ditu opari. Izan ere, hogei lagun ari baitira gaur egun lanean bere tailerrean, hiru ikastarotan antolatuta. Berrerabilera ardatza Lau hitzetan laburbiltzen du Maitane Cruzek bere jarduna. «Berreskuratu, birziklatu, zaharberritu eta berrerabili. Hitz horiek dena laburbiltzen dute», baieztatu du. Izan ere, altzari berriak sortu baino gehiago, zaharrak berreskuratzea da asmoa, ganbaran zokoratuta dauden horiei bigarren aukera bat eskainiz. «Eta ez soilik ganbaran, baita zakarretan edo Garbigunean topa daitezkeen horiei ere», gaineratu du, bere ikasleek altzari asko eta asko Garbiguneetatik ekartzen dituztela aitortuta. Izan ere, Cruzen dendan tailerra da bihotza. Nahi duen orori zabalik da, eta hara joaten diren erabiltzaileek askatasun osoa dute nahi duten altzaria nahieran lantzeko. «Honetan hasi nintzenean, ikastaroetan zer berriztatu behar genuen esaten ziguten eta denek gauza bera egiten genuen, gustatu ala ez. Nik hortik ihes egin nahi izan dut», azaldu du. Horregatik ikasleei tailerrera beraiek nahi duten altzaria ekartzeko aukera eskaintzen die, euren gustuko gauzak egin ditzaten, eta soilik haien nahiak eta asmoak entzun ondoren, zer eta nola egin aholkatu eta erakusten die, baina beti ere sormenari lekua utzita. «Nire erreminta guztiak eta lokala uzten dut haien eskura, nahi duten hori landu eta lor dezaten». Astean ordu eta erdiko saioak egiten ditu ikasle bakoitzak, 45 euroren truke. Asteazkenetan talde bat dago, arratsaldez, 18:30etik 20:00ak arte, eta bi talde ostegunetan,  11:30etik 13:00etara lehena, eta 18:30etik 20:00ak arte bigarrena. Haurren talde bat ere badu Cruzek tailerrean, ostiraletan, 18:30etik 20:00ak arte. «Haurrek sormena bor-borka dute eta denetarik egiten dute; koadroak, buztina, transferentzia…». Gutxi  barru, gainera, tailerreko altzariak berriztatzeari ekingo diotela iragarri du: «Helduek egiten dituzten lanak ikusita haiek ere altzariekin lan egin nahi izaten dute, eta horretarako aukera eskaini nahi diet». Tailerreko altzariak apaintzea izango da, beraz, haur taldearen hurrengo egitekoa. Pipia akabatzea aurrena Altzariak zaharberritzeko prozesuan bada urrats ezinbesteko bat: pipien kontrako tratamendua. Baina horretarako irtenbidea ere badu Cruzek bere denda-tailerrean: «Baionatik Burgosera pipia pila bat dago, horregatik, pipiaren kontrako tratamendua egiteko izozkailu handi bat dugu». Cruzek azaldu duenez, zazpi egunez sartzen dituzte pipia duten altzariak izozkailuan, zazpi graduan zero azpitik. «Horrela lortzen dugu altzariak erabat desinfektatzea, eta hortik aurrera, lanerako prest». Zerbitzu hori, tailerreko ikasleei ez ezik, bezeroei ere eskaintzen die Trastos de la Ganbara dendak. Izan ere, Cruzen jarduna ez da ikastaroetara mugatzeni. Hark berriztatutako altzariak, Frantziatik ekarriak gehienak, saldu egiten ditu, dendan bertan eta Internetez, eta horrez gain, enkarguz lan asko eta asko egiten dituela adierazi du. «Horrela hasi nintzen, eta pixkanaka eta ahoz aho nire lanaren berri zabaldu dutenei esker enkargu asko ditut gaur egun». Ateak zabalik Koloreztatzea bereziki maite du Cruzek, eta horretarako teknika berritzaileenetan trebatuta dago. Egun gehien erabiltzen duen teknika chalck paint izenekoa dela azaldu du, «oso erraza delako pintura horrekin lan egitea». Igeltsua edota klerarekin nahastutako margoa da, baina Cruzek azaldu duenez, ez du inprimaziorik behar, ez egurrean, ez kristalean, ezta burdinan ere. Horrez gain, vintage itxura emateko oso-oso erabilgarria dela gaineratu du. Denda, bestalde, herriko sortzaileei irekia dago. Egunotan, esaterako, Lou Andreasen margolanak ditu ikusgai eta laster Maialen Ledesmaren zuri-beltzezko argazkiak eta materiala erakutsiko du, «inguruko sortzaileei tokia eskaintzea da asmoa, plaza sortu eta erakusleiho  izatea».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.