Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Laguntasuna elkartearen mende erdia bildu du Txema Arenzanak

'Laguntasuna(1968-2018) Gabierrota 50 urte borrokan' liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldean Txema Arenzana idazleak, elkartearen urteurrenaren harira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/06

Xenpelar Etxea lepo izan zen liburuaren aurkezpenean, eta bizilagun ugarik baliatu zuten aukera argazki erakusketa ikusteko.

Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 urte borrokan liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldean Txema Arenzana idazleak. 50 urte bete ditu auzo elkarteak, eta urteurren borobil horren harira idatzi du liburua Arenzanak. ez zen bakarrik izan aurkezpenean Jose Cruz Legorburu elkartearen presidentea, Pepi Asenjo auzo elkarteko kidea, Ramon Aierza arkitektoa eta Jon Collar Kultura zinegotzia izan zituen mahaikide. Euskal Herriko lehen auzo elkartea izan zen Gabierrotako Laguntasuna, eta Espainiako Estatuko lehenengoetakoa. Oiartzun Ibaiaren eskuin aldea garbitzeko lanean hasi ziren hainbat auzotar, eta handik, auzoa hobetzeko ezinbesteko zutela elkartea sortzea erabaki zuten. Espainiako Estatuko hainbat probintzietatik lan egitera iritsitako lagun ugarik aurkitu zuten bizilekua Gabierrotan, baina auzoak ez zuen nahikoa etxebizitza halako eskaera handiari erantzuteko. Etxebizitzak azkar, beharrari erantzuteko, eta bestelako irizpideei kasu handirik egin gabe eraikitzen hasi ziren, “hirigintzari erreparatu gabe. Etxeak egin bai, baina espaloirik ez zen eraikitzen eta industria tailer ugari zegoen bertan”. Auzoaren oinarriak sendo eraikitzeko konpromisoa hartu zuten auzotarrek, segurtasuna, hirigintza, seinalizazioa, industria enpresak auzotik kentzea bihurtu zuten lehentasun, besteak beste, baita auzotarrek beharrezkoa zuten azpiegiturak sortzea ere. 50 urteko bide luzean, jarraian izan ditu ateak zabalik Laguntasuna Auzo Elkarteak eta Legorburuk esan zuenaren arabera, “une onak, baita zailak ere izan ditugu, baina gure auzoa, bizia izan da, arduraz betea bizilagunei esker”. Auzolana. Hori azpimarratu zuen Collarrek liburuaren aurkezpenean, Gabierrota egin eta eraikitzeko oinarrizkoa izan da elementu hori eta emakumeen garrantzia azalarazi zuen bide horretan: “Autogestioa izan duzue oinarri, eta lan handia egin duzue auzoan kirola, kultura, gai sozialetan, jaietan…”. Trolebusak geltokia auzoan izan arte Laguntasunak egindako borroka aipatu zuen Kultura zinegotziak, baita auzoa elkartu eta gogor lanean hasteko akuilu izan zen zorigaiztoko istripua: Bertako lantegi bateko ibilgailu batek harrapatuta hil zuen auzoko bi urteko haurra. Konstantzia, auzolana eta auzotarren konpromisoak mantendu du bizirik Laguntasuna, eta egin du gaur egungo Gabierrota. Asenjok emakumeen konpromisoari erreparatu zion atzoko aurkezpenean: “Auzoko emakumeak hasietarik inplikatu ginen auzoarekin, hura aldatu eta baldintza hobeagoak lortzeko bizilagunentzat. Argi dugu beti izango dela emakumeren bat auzoa hobetzeko lanean aritzeko prest”. Arenzanaren liburua hiru zatitan banatuta dago: 1968tik 1978ra doa lehen zatia; 1979tik 1993ra bigarrena, eta 1994tik 2018ra hirugarrena. Auzolanean eraikitako Erretiratuen elkartea, Gazte Lokala, Nafarroa parkea, haur parkea, edota Laguntasunak berak auzoko langabeei begira sortu zuen enpresa aipatu ditu bertan. Azken horrek eraiki zituen lurrazpiko aparkalekuak. Autobusa Gabierrotaraino heltzeko ere borroka luzea egin zuten auzotarrek, eta zazpi autobus bahitu helburua lortzeko, horiek ere bildu ditu Arenzanak liburuan beste hamaika gertakarirekin batera. Zalantzarik gabe, auzo eta mugimendu bizi baten testigantza da Arenzanak bildu duena argitaratu duen liburuan, muturrerainoko auzolana eta konpromisoa erakusten dituena, eta egungo gizartetik begiratuta nostalgia eta inbidia piztuko dituena ziurrenik. 500 ale argitaratu dituzte, euskara eta gazteleraz dago idatzia eta elkartearen historia 300 argazkietan laburbiltzen duen DVDa ere txertatu dio idazle errenteriarrak. Datorren ostiralean, Jose Cruz Legorburu Laguntasunako presidentea, Mari Ballesteros auzo elkarteko kidea eta Txema Arenzana liburuaren idazle eta Gabierrotako bizilagunari egindako elkarrizketa zabala argitaratuko du HITZAk papereko edizioan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.