Atzo lehiatu zen ligako azken estropada Getarian; asteburuan Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Pasaian.
Batelen denboraldia azken txanpan sartu da. Atzo bukatu zen Gipuzkoako Liga, Getarian, eta sanjuandarrek pozik egin zuten etxerako buelta, irabazitako banderak haizatzen.
Gizon seniorren kategorian batel indartsuena izan da San Juan Koxtaperena, Kaiarribak eta Zarautzek jarraituta, hurrenez hurren.
Neska seniorren kategorian ere sanjuandarrak garaile. San Juan A eta B ontziak izan dira azkarrenak, eta Ur Kirolakentzat izan da hirugarren postua. Hibaikako batela laugarren izan da.
Baina kategoria nagusienetan soilik ez. Neska Gazteen Mailan baita ere sanjuandarrek irabazi dute, Tolosaldea eta Orioren aurretik, hurrenez hurren, eta Kadete mutilen B ontziak ere irabazi du bere kategorian, Orio eta Zumaiaren aurretik.
Haurren Mailan neskek ligako hirugarren postua irabazi dute, Tolosaldea eta Orioren atzetik.
Asteburuan Gipuzkoako Txapelketa
Liga bukatuta Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadikoa dituzte jokoan batelek.
Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan jokatuko dute, Pasaian. Larunbata arratsaldean izango da sailkapen estropada, 16:30ean, eta igande goizean finala, 10:00etan.
Larunbateko sailkapen estropada erlojupekoa izango da, bi kalerekin, eta igandeko finala, berriz, erlojupekoa, baina lau kalerekin.
Euskadiko txapelketa, azkenik, hilaren 21ean eta 22an jokatuko dute, Legution.
S
ailkapena
S
ailkapena2