Samiño eta Izaspe mendiak igoko dituzte.
Irumugarrieta izenez ezaguna da Samiño mendia, Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga arteko mugan.
Urola bailaran ospatuko du Itsastarrak mendi Taldeak Finalistaren Eguna, igandean (hilak 15). Zumarragaraino autobusez joan eta han Samiño (933 metro) eta Izaspe (937 metro) mendiak igoko dituzte,eta mendi buelta eginda, nola ez, mahaiaren bueltan elkartuko dira indarra berreskuratzera.
Ohi bezala, autobusak hiru geldialdi egingo ditu mendizaleak hartzeko: lehena, Donostiako Astorian 06:45ean, bigarrena 07:00etan Trintxerpeko Hospitalilloan, eta hirugarrena 07:10ean, Errenterian, topo gelokian.
Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete informazio eskatu eta izena emateko: 659637702 (Pilar), 6797310345 (Asier).