Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ahalduntzen jarraitzeko

Eraldaketa Feministarako Eskola hiru ikastaro berrirekin dator. Hilabete honetan hasi eta ekainean amaituko dira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/11
Eskolak irailean aurkeztu zituzten

Aurreko eskolen aurkezpen bat

Eraldaketa Feministarako Eskola hiru ikastaro berrirekin dator. Hilabete honetan hasi eta ekainean amaituko dira eta honakoak dira: Autodefentsa feminista, Autestimua eta ahalduntzea, eta  Eraldaketarako ezagutza eta norbere zaintza. Autodefentsa ikastaroa Emaginek emango du maiatzaren 12an Patxiku Zelaia emakume taldearen lokalean. Parte hartzaileek erasoak identifikatzen ikasiko dute, eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den ikusiko dute, baita dituen ondorioak ere.Tresna eta ekintzak bilatuko dituzte, bestalde, eguneroko eraso egoerei erantzuteko. Pepa Bojok gidatuko du Autoestimua eta ahalduntzea tailerra ostiral honetan bertan hasita, hilaren 13an, ekainaren 1a arte Merkatuzarreko balioanitz gelan 15:00etatik 17:00etara. Gazteleraz izango da tailer hori, eta generoaren arabera autoestimua nola eraikitzen den ikasiko dute parte hartzaileek, eta harreman osasungarria izaten beren buruarekin. Hirugarren ikastaroa, Eraldaketarako ezagutza eta norbere zaintza Kontxi Lopezek gidatuko du. Hilaren 19an hasiko da eta ekainaren 14ra arte ostegunero egingo dute 18:00etatik 20:00etara Merkatuzarreko balioanitz gelan. Azken hori gazteleraz izango da,  eta garapen pertsonalean eta autoezagutzan sakondu eta beren bizipenak hobetu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago; nork bere buruarekin nahiz gainontzekoekin harreman askeagoak, osasuntsuagoak eta atseginagoak nola eraiki ikasi nahi duten emakumeei. Beste lau ikastaro eta talde martxan jarraitzen dute Eraldaketa Feministarako Eskolan. Ikastaroak honakoak dira: Irakurle eskola feminista (hilabeteko azken asteartean Xenpelar Etxean, 18:00etatik-20:00etara); Munduko emakumeen literatura (hamabostean behin astearteetan 18:00etatik 20:00etara Merkatuzarreko balioanitz gelan); Indarkeria Ikusezinari aurre egiten (Astelehenero 18:00etatik 20:00etara Merkatuzarreko balioanitz gelan); eta Emakumeak eta osasuna, elkartzeko eta ikasteko gunea (Ostegunero 18:00etatik 20:00etara Galtzarabordako Gure Goizalde Emakume taldearen lokalean). Martxan diren taldeak berriz, Sorburu autolaguntza taldea ( asteazkenero 17:30etik 19:30era Merkatuzarreko balioanitz gelan); Emakume zaintzaileentzako topagunea (asteartero 15:45etik 18:00etara Galtzarabordako Gure Goizalde Emakume taldearen lokalean); Elkar ezagut dezagun kulturarteko elkarrizketak (hilabeteko bigarren ostegunetan 10:00etatik 12:00etara eta laugarren ostegunetan 17:30etik 19:30era Merkatuzarreko balioanitz gelan); eta Talde autogestionatua (astelehenero 17:30etik  19:30era Patxiku Zelaia emakume taldearen lokalean). Ikastaro eta taldeak doakoak dira eta gaur bertan zabaldu da izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek Zu! Zure udala zerbitzuan online eman dezakete izena edo posta elektronikora mezua bidalita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.