EH Bilduren komunitatea osatzen duten guztien artean "erantzun irmo eta jendetsua" ematea ezinbestekotzat jo du Errenteria-Oreretako EH Bilduk.
Ainhoa Intxaurrandieta bihar epaituko dute, Iñaki Errazkinekin batera.
Errenteria-Oreretako EH Bilduk Lezoko elkarretaratzera deitu du. Lezoko EH Bilduk deitu ditu bihar Lezon elkarretaratzeak, 12:00etan lehena eta 19:30ean bigarrena eta zaratatsua, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini babesa eta elkartasuna adierazteko. Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohia, eta Errazkin Ingurumen diputatu izandako azpeitiarra Madrilgo Kontu Auzitegian epaituko dituzte bihar. Egungo GHK-k jarritako salaketa aztertuko dute, 2013an errauste plantaren lanak geldiarazteagatik. Intxaurrandieta eta Errazkini errauste planta geldiarazteak sortutako kalte ekonomikoak, 40 miloi eurotik gora, bi auzipetuek bere gain hartzeko eskatu du GHK-k.
Zigor eskera “bidegabea” dela esan du Errenteria-Oreretako EH Bilduk: “Soilik politika egiteagatik, proiektu politiko batekiko eta ideia batzuekiko konpromisoari eusteagatik, beren etorkizun pertsonala jokoan dute Intxaurrandietak eta Errazkinek. Etekin pertsonalik ez zuten atera, gardenak eta zintzoak izan ziren erabakiak hartzeko orduan, eta orain EAJ-PSEren erabakiz bidegabekeria latza pairatu dezakete”.
EH Bilduren komunitatea osatzen duten guztien artean “erantzun irmo eta jendetsua” ematea ezinbestekotzat jo du, eta bihar Lezora eta igandean Azpeitira joatera deitu ditu herritarrak.