Merkataritza txikiaren aldeko apustu berri bat da; 18:00etan da zita, Ibaiondon.
Stock azokan parte hartu ohi dute komertzio berberak eta beste hainbat bilduko dira Udaberriko Desfilean.
Moda eta osagarriak, oinetakoak eta ortopediakoak, ile-apaindegi eta makillajea, lentzeria… horiek eta beste askok izango dute tokia Pasaiako merkatari txikiek larunbaterako antolatu duten Udaberriko Desfilean.
18:00etan hasiko dira ekitaldia, Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera debalde izango da, eta bertaratzen direnen artean komertzio antolatzaileetan erosketak egiteko 30 euroko bonuak zozkatuko dituzte.
Laurak Bat Merkatari eta Ostalarien elkartea da desfilearen antolatzailea, Antxoko eta Trintxerpeko komertzioen partaidetzarekin.
Ondorengo merkatariek parte hartuko dute:
- Ekilore&Decoro
- Raquel Dominguez farmazia
- Lirain Ileapaindegia
- Nahikari mertzeria
- Modas Mendiola
- Modas Molona
- Moon estilistak
- Nautika Muro
- Pausoko zapata denda
- Rumax&Nails ile-apaindegia.