Burgosko Castrobartotik abiatuta, Quincones de Yuson amaituko da ibilbidea, eta Villalacre, Castersana, Villabasil eta Lastra de Losa herriak pasako dituzte.
GR 85 edo Zentzumenen bidearen bigarren etapa antolatu du Urdaburuk.
GR85 edo Zentzumenen bidearen bigarren zeharkaldia antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak hilaren 21erako. Burgosko Castrobartotik abiatuta, Quincones de Yuson amaituko da ibilbidea, eta Villalacre, Castersana, Villabasil eta Lastra de Losa herriak pasako dituzte.
Zeharkaldia bost ordu eta erdikoa izango da. Irteera berriz, 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute Urdabururen egoitzan astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta egun eta ordu beretan.