Eneko Amondarain zuzendariak azaldu duenez, errepertorio berezia biltzen saiatu dira kontzertuari begira.
Amesta Gazte abesbatzak emanaldia egingo du larunbatean.
Irungo Ametsa Gazte abesbatzak emanaldia egingo du larunbatean (hilak 14) Madalenaren basilikan. Eneko Amondarain zuzendariak azaldu duenez, errepertorio berezia biltzen saiatu dira kontzertuari begira: “Musika sakroa eta profanoarekin osatu dugu emanaldia, eta tartean Bob Chilcotten
A Litle jazz mass abestuko dugu. Jazza da eta ez da erronka erraza izango, baina saiatuko gara ahalik eta ondoen egiten”.
2004an sortu zen Ametsa Gazte abesbatza eta Gipuzkoako hainbat jardunaldietan hartu du parte ordutik, eta hainbat sari lortu ditu. kalakan taldearekin elkarlanean ere aritu da Soinu Labor proiektuetan eta bi disko grabatu ditu,
O nata lux eta
Illixit nobies hodie.
Maria Madalenaren Lagunak kultur Elkarteak antolatu duen kontzertua doakoa da, eta 20:00etan hasiko da.