Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artea matxinada denean

Artea eta matxinada, bi horiek batu eta erakusketa antolatu dute Zintzilik Irratiak eta Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/12

Askekintzaren ‘Gurean’ dokumentalak tartea izango du erakusketan. ARGAZKIA: Askekintza

Artea eta matxinada, bi horiek batu eta erakusketa antolatu dute Zintzilik Irratiak eta Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak, Artea eta Matxinada goiburuarekin. Datorren astelehenean (hilak 16) abiatuta hilaren 28ra arte izango da zabalik astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era Merkatuzarren, eta helburua,  espazio komun batean diziplina eta gizarte mugimendu ezberdinak biltzea da beren sorkuntza eta ekintzen bidez. Antolatzaileen hitzetan, museoek supermerkatu edo zeremonia espazioak dirudite batzuetan, “ikusgarritasunaren espektakulua entzerratzen duten katedralak, kulturari kutsu hotzak emanez”. Gainditu nahi dute azken hori erakusketaren antolatzaileek, merkatuak bizi eta ibiltzen den jendeari irekita, “topagune lurralde gisa, adierazpen ezberdinen gurutze bide”. Erakusketa kolektiboak hainbat atal izango ditu, eta arte diziplina ezberdinak jorratuko ditu. Pinturan, Idoia Monton, Jose Luis Chasco, paoleta, Detritus, Beatriz de la Vega, Josemari Salaberria, Tamara Zaitseva, eta Paz Truequilen lanak izango dira erakusketan; Omarren muralismo lanak; Iñaki Rifaterren litografiak; Maialen Zabalzaren zeramika lanak; Igor Obesok beira beroarekin egindakoak erakutsiko ditu; Patxi Txiki, Kemen eta Iker Iruretagoinearen eskulturak; andere Etxegarairen eskultura eta irudiak; J.A. Juxe Areta Goñiren argazkiak; Yolanda Menesesen joskintza lanak; Lukaren sonorama; eta Lurraren Orenaren mandala. Erakusketa hori, Euskal Herrian intsumisioaren aldeko borroka antimilitaristaren, Kurdistango emakumeen bizitza eta borrokaren gaineko argazkiekin osatuko dute eta 1980. hamarkadatik gaur egunera arteko fanzineen erakusketarekin. Harago joan dira eta liburu aurkezpenak eta gizarte borroken eta eraldaketarako gaien gaineko dokumental emanaldiak antolatu dituzte erakusketaren barruan. Inaugurazioa hilaren 21ean larunbatarekin egingo dute, 18:30ean. Luntxa antolatu dute orretarako, eta 19:00etan Hang Free Syndicate taldearen kontzertua izango da. Egitaraua:
  • Hilak 16, astelehena: 19:00etan  20 urtez desobedientzia eta intsumisioa dokumentala.
  • Hilak 17, asteartea: 19:00etan Comunidades sin estado en la Montaña Vasca Itziar Madina eta Sales Santosen liburu aurkezpena.
  • Hilak 18, asteazkena: 19:00etan  M.I.L. Jean-Marc Rouillan dokumental emanaldia eta ondoren Sociología narrativa Kaxilda liburu aurkezpena.
  • Hilak 19, osteguna: 19:00etan Los malos sueños de Renè Petit Yesako urtegiaren inguruko dokumentalaren emanaldia.
  • Hilak 20, ostirala: 19:00etan, Mitologia Salvaje Guillermo Piquero liburu aurkezpena.
  • Hilak 23, astelehena: 19.00etan Ungdomshuset Kophenageko okupazioaren  inguruko dokumentalaren emanaldia.
  • Hilak 24, asteartea: 19:00etan  Autogestión, autonomía e interdependencia Ainhoa Ezeizaren liburu aurkezpena.
  • Hilak 25, asteazkena: 19:00etan, Indomables Mujeres Libresen historia bat dokumentalaren emanaldia.
  • Hilak 26, osteguna: 19:00etan Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, Crisis y Punk Yakue Pascual.liburuaren aurkezpena.
  • Hilak 27, ostirala: 19:00etan  Gurean. Animalien erabilpena Euskal Herriko festetan Askekintzaren dokumental emanaldia.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.