Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Intxaurrandieta eta Errazkini babesa adierazi die Lezon Ondo Ai Ginen taldeak

Intxaurrandietak eta Errazkinek ez dutela deliturik egin esan du Lezoko taldeak, "bi agintariek, herriarengandik jasotako agindua bete baino ez zuten egin, eta hori ez da delitua, hauteskunde programa betetzea baizik".

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/04/12
azpeitia2

Errazkin eta Intxaurrandieta, larunbateko manifestazioa bitartean.

Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini babesa eta elkartasuna adierazi die Lezon Ondo Ai Ginen taldeak. Intxaurrandieta  Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohia, eta  Errazkin Ingurumen diputatu izandako azpeitiarra Madrilgo Kontu Auzitegian epaituko dituzte gaur. Egungo GHK-k jarritako salaketa aztertuko dute, 2013an errauste plantaren lanak geldiarazteagatik. Intxaurrandieta eta Errazkini errauste planta geldiarazteak sortutako kalte ekonomikoak, 40 miloi eurotik gora, bi auzipetuek bere gain hartzeko eskatu du GHK-k. Intxaurrandietak eta Errazkinek ez dutela deliturik egin esan du Lezoko taldeak, “bi agintariek, herriarengandik jasotako agindua bete baino ez zuten egin, eta hori ez da delitua, hauteskunde programa betetzea baizik”. EAJ eta PSE-EEren jarrera arbuiatu du Lezon Ondo Ai ginenek, eta “beren negozioak” babesteko edozer egiteko prest izatea leporatu die, “noraino iristeko prest dauden erakutsi dute. Izan ere, gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria, eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arriskutsua den erruste planta gelditzeagatik epaituko dituzte Intxaurrandieta eta Errazkin, jakinik gainera, egindako zigor eskaera inolako pertsona arruntak ezin duela bere gain hartu”. EAJ eta PSE-EEren proiektu estrategikoen aurka egiten dutenei “larrutik ordainaraztea” dela epaiketaren helburua argi du taldeak, “horrelakorik berriro egiteko ausardiarik izan ez dezaten. Bestelako eredurik nahi duten herritarrek hauteskundeak irabazita ere, milaka miloiko  zorra dakarten proiektu kutsakorrak eta alferrikakoak izan arren, negozio horiek ukiezinak eta beharrezkoak direla frogatu nahi dute; eta hala, negozio horiek oztopatzen dituen oro bortizki zigortuz, min gehien egiten duen moduan, arlo pertsonalean eta guztion osasunaren kaltetan”. Bi auzipetuei elkartasun osoa adierazi die Lezon Ondo Ai Ginen taldeak, bereziki Lezokoa den Intxaurrandietari eta herrian bertan zein Gipuzkoan deituta dauden ekimenekin bat egitea eskatu die herritar guztiei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.