SOS Iruña-Veleia taldeko Juan Martin Elexpuruk Iruña-Veleia gezurra ala egia? hitzaldia emango du bihar (ostirala, 13) 19:00etan auzo elkartearen lokal berrian.
Irña-Veleiaren gaineko hitzaldia antolatu du Gaztañoko Sorguneak.
Iruña-Veleia auzia gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du bihar Gaztañoko Sorguneak. Izan ere SOS Iruña-Veleia taldeko
Juan Martin Elexpuruk Iruña-Veleia gezurra ala egia? hitzaldia emango du bihar (ostirala, 13) 19:00etan auzo elkartearen lokal berrian.
Iruña-Veleia Arabako Iruña Oka udalerrian kokatutako aztarnategi historikoa da, lurralde historikoan dagoen garrantzitsuena, Erromatar Inperioaren garaikoa. 2005 eta 2006 urteetan izan Lurmen SL enpresa arduratu zen aztarnategiaren kudeaketaz, Eliseo Gil Zubillaga arkeologoaren zuzendaritzapean. Gilek, Erromatar garaiko ehunka pieza aurkitu zituen, ezaugarri berezietako grafitoak. Grafito horiek eguneroko bizimoduaren gaineko inskripzioak zituzten, kristau gaia aipatzen zuten, pertsonaia mitologikoak, hieroglifikoak eta latina, grekoa eta euskarazko testuak zituzten.
Euskarazko inskripzioetako batzuk III. mendean kokatu dituzte, kultur altxorra dira, euskararen ikerketa historikorako garrantzia handikoak. 2006an Gil berak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko filologoak diren Joakin Gorrotxategi eta Henrike Knorrek publiko egin zuten aurkikuntza handi hori. Arabako Foru Aldundiak eta Euskal herriko Unibertsitateak, ordea, faltsutzat jo zuten aurkikuntza. Aldundiak Lurmen enpresa aztarnategitik kanporatu eta kereila aurkeztu zuen Gilen kontra epaitegian.
Arkeologoaren eta Lurmen enpresak egindako aurkikuntzaren alde egin du SOS Iruña-Veleia taldeak, aurkikuntzan parte hartu zuten arkeologoak eta aurkikuntza bera babesten dute. Elexpuruk Iruña-Veleiaren gaineko gakoak aletuko ditu biharko hitzaldian, eta argi apur bat jarriko dio auziari.