Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Auzolana izan dugu oinarri Gabierrotan"

Mende erdia bete du Laguntasuna Auzo Elkarteak. Oiartzun Ibaiaren eskuinaldea garbitzeko bildutako bizilagunek auzoa hobetzeko ezinbestekoa jo zuten elkartea sortzea. Auzolanean eraiki dute auzoa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/13

Ballesteros, Legorburu eta Arenzana.

Euskal Herriko lehenengoetako auzo elkartea izan zen Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkartea. Etxebizitzak azkar eraikitzen hasi ziren bertan 1960ko hamarkadan, hirigintzari erreparatu gabe. Etxeak egin bai, baina espaloirik ez zen eraikitzen eta industria tailer ugari zegoen bertan. Auzoaren oinarriak sendo eraikitzeko konpromisoa hartu zuten auzotarrek, segurtasuna, hirigintza, seinalizazioa, eta industria auzotik kentzea bihurtu zuten lehentasun, besteak beste, baita auzotarrek beharrezkoak zituzten azpiegiturak sortzea ere. Jose Cruz Legorburu 40 urtez Laguntasunaren presidentea, elkarteko kide Mari Ballesteros, eta Gabierrotako bizilagun eta Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 urte borrokan liburuaren egilea, historia horren parte izan dira. Eta izaten jarraitzen dute. Oiartzun ibaiaren eskuinaldea zaborrez garbitzeko elkartu ziren hainbat bizilagun. Handik sortu zen Laguntasuna Auzo Elkartea duela 50 urte. Zein behar zituen auzoak? Jose Cruz Legorburu: Estatuko herrialdeetatik jendea etortzen hasi zen 1950eko hamarkadan lanera. Eraiki egiten zen irizpide handirik gabe eta urbanizatu gabe. Kasu batzuetan bi eta hiru familia bizi ziren etxebizitza berean, eskaria handia zelako. Ez zegoen jarraipen urbanistikorik, eraikitzen zen beharraren arabera, eta ahaztu egiten zuten espaloiak egitea, saneamendu sarea zabaltzea… Gabierrota erdigunetik urrun zegoen, aldenduta. Horren aurrean bizilagunek erabaki zuten ezin zela horrela jarraitu, eta arduraz hasi ziren lanean. Larunbat eta igandetan lan egiten zuten, auzoa bera eta haren irudia hobetzeko . Txema Arenzana: Liburuan nik bildu ditut zeintzuk izan ziren auzo mugimendu hori bultzatu zuten arrazoiak. Garbiketa, haur parkea, Lezo eta Oiartzundik datorren errekastora egiten zen ur beltzen isuria; auzoaren seinaleztapena, eta auzoaren urbanizazioa izan ziren kezka iturri nagusiak. Gabierrotako haur parkea izan zen Errenterian eraiki zen lehenengoa. Laguntza eskatzen zioten edonori, anekdota gisa, papelerari garai hartan enborrak eskatu zizkieten eserlekuak egiteko. Auzo barruko seinalizazioa arazo handia izan zen, tailer ugari zegoen, industriarekin lotutako negozioak, eta kaotikoa zen ibilgailuen joan-etorria. Bi urteko haur bat hil zen ibilgailu batek harrapatuta, eta gertakari hark are gehiago bultzatu zuen konpromisoa. Legorburu: Anekdota gisa, lehen parke hartako kulunka guztiak bizilagunek diseinatu zituztela esan behar da. Oso garestiak zirenez ezin genituen erosi, baina auzoa tailerrez eta galdarategiz beteta zegoen, eta Arregi galdara lantegian egindakoak dira. Arenzana: Gero tailer horiek guztiak bota egin zituzten auzotik bizilagunek [barre egin du]. Mari Ballesteros: Tailerrena arazo larria izan zen auzoan. Udalari eskatu genionetik lantegi haientzako beste kokapena bilatzeko, joan ziren arte, urteak pasatu ziren. Kamioi mordoa ibiltzen zen auzoan barrena, eta zikinkeria eta kutsadura ugari zabaldu bazter guztietan, baita errekan ere. Bizilagunak lanean hasi ginenean, auzoaren alde borrokatzen, udala hasi zen arduratzen. Ni 18 urterekin iritsi nintzen, egun 75 urte ditut. Ni iritsi nintzenean ez zen espaloirik auzoan. Beharrezkoa zen zerbait egitea. Arenzana: Konstantzia izan da gakoa. Auzo elkartea etengabe aritu da lanean. Industria asko izan zen, beraz, Gabierrotan. Legorburu: Lokalen %90 industriala zen. Han sortu zen Tajo kooperatiba, erretiratuen egoitza eta gazte lokala dugun lekuan. Dena ziren tailerrak. Arenzana: 1968an hasi zen auzo elkartea tailerrak eta industria jarduera auzotik ateratzeko lanean, eta 1998an oraindik zortzi tailer ziren auzoan, azkena 2009an joan zen. Nola egin zenuten lanketa hori? Legorburu: Baliabide ekonomikoak zituen Laguntasunak. Futbol txapelketa egiten genuen, eta gaur egun bezalaxe, orduan ere oso auzo solidarioa zen gurea. Soilik 30 talde inskribatzeko aukera genuen txapelketarako. 19:00etan zabaltzen genuen izena emateko epea, eta  11:00etan jada taldeek jartzen zituzten jokalariak ilaran 30 horien artean izena eman ahal izateko. Lotsa ere ematen zigun, izugarria zen futbol txapelketarena. Txosnarako ere jende ugari genuen lanerako prest musu truk, eta futbol txapelketarekin diru asko ateratzen genuen bezala, txosnarekin ere diru mordoa biltzen genuen. Jaietan ere diru asko ateratzen genuen, auzoko jaiak garai batean izugarriak izan zirelako. Txosnan 15 laguneko hiru txanda egiten genituen, 45 lagun pasatzen ziren gauero lanera handik. Kontzertuetako batean garaiko 900.000 pezeta atera genituen.
«Egin genuen lehen parkeko kulunka guztiak bizilagunek diseinatu zituzten» Jose  Cruz Legorburu Laguntasunako presidentea «Aitortu behar dut faltan sumatzen dudala garai batean zegoen batasuna» Mari Ballesteros Laguntasunako kidea «Konstantzia izan da gakoa. Auzoa etengabe aritu da lanean» Txema Arenzana Liburuaren egilea
Diru horrekin guztiarekin negoziatzen hasi ginen eta erosi genuen lehen lokala. Arazo gehien sortzen zituena izan zen, bi urteko haurra kamioiak harrapatuta hil zena alegia, Inyecciones Saya. Kamioiak kalean bertan konpontzen zituzten. Lokala erosi genion, eta lokal hori helburu komertzialarekin erabiltzeko Bar Flores denari eta Mariani [Ballesteros] saldu genien ile-apaindegia jartzeko alabarentzat. Salmentarekin gehi auzoan antolatutako ekintzetatik ateratako diruarekin beste lokaletara joaten hasi ginen haiek erosi eta poliki-poliki industria jarduera auzotik ateratzeko. Gaur egun tailer bakarra dago auzoan. Musika talde entzutetsu ugari pasatu dira Gabierrotako futbol zelaia zenetik. Legorburu: Reincidentes, Def Con Dos, Orquesta Mondragon… denetarik pasa da auzotik. Zezen txikiak egiten genituen goizaldean eta Eusko Jaurlaritzak debekatu zituen, jendea mozkorra azaltzen zelako eta arriskutsua zelako. Garai batean kristoren giroa zegoen auzoko jaietan. Ballesteros: Lehenengo jaiak Gabierrotakoak izatera heldu ziren garai batean zuten sonagatik, eta ondoren madalenak. Izugarria izan zen garai batean biltzen zen jendetza.

Arenzana, Ballesteros eta Legorburu.

Gabierrota mendetan auzorik aberatsena izan zen. Ontziola, Fanderia, Ugarritze ontziola, burdinola, irin errota, sagardoa… Gaur egun ez da hori errealitatea. Legorburu: Gu hara heldu ginenean irin errota zegoen. Oraindik haren iragarkia oroitzen dut, ‘Fanderia pentsuak, ez merkeenak, bai onenak’. Gabierrotatik urrunago zegoen irin errota, eragiten zigun baina errekaren bestaldean zegoen. Mende erdia. Zertan hobetu da auzoa, edo zertan egin du okerrera denbora horretan? Ballesteros: Nik aitortu behar dut faltan sumatzen dudala garai batean zegoen batasuna. Dena egina dagoela ikusten dute auzotarrek, eta orduko garaietan elkartea betetzen zen moduan batzarra deituta, gaur egun, ezinezkoa da hori irudikatzea ere. Hala ere, orduko emakume guztiok jarraitzen dugu, edozertarako prest. Baina ez da lehen bezala, jende gaztea ez da egun berdin inplikatzen. Legorburu: Gazteak ere inplikatzen direlako, baina beste modu batera. Elkartearen kudeaketa aldatu dugu, gaur egun dena dira elkartearen adarrak. Gimnasioa egun elkartearena da, baina modu autonomoan kudeatzen dute. Hori da gure helburua. Txirrindularitza taldea dugu, orain 27 urte sortu genuena, baina egun kluba haren arima eta bihotza diren Niko Santesteban eta Alberto Monroyk daramate. Auzo elkartea eremu horietan guztietan arituko balitz, ziurrenik ez lukete jarraituko. Gazteekin beste hainbeste gertatzen da, ez dute auzo elkartearen jardunean inplikatu nahi, baina uneren batean hartu beharko dute erreleboa. Jaien antolaketaz arduratzen dira. Errenteria barruan non kokatzen duzue Gabierrota, zein egoeratan ikusten duzue? Ballesteros: Auzo onenetako bat da Gabierrota. Haurrentzat futbol eta saskibaloi zelaiak ditu, bi parke, lorategi ederrak, pasealeku zoragarria, eta bertako jendea zoragarria da. Arenzana: Garai batean inbutua zen, isolatua zegoen, baina gaur egun bertatik bertara dago erdigunetik. 1985ean zaharren egoitza eta Gabierrota pasealekua egin zituztenean apurtu zen isolamendu hori. Legorburu: Instalazio asko ditugu, guk sortuak. Erretiratuen elkartea, Euskal Herriko lehena izan zen Gazte Lokala, gimnasioa… Zenbat biztanle ditu auzoak? Legorburu: 560 familia gara Gabierrotan, 1.500 bat bizilagun. Txoko bereziren bat? Ballesteros: Auzo Elkartea da niretzako berezia, inplikazio handiena bertan izan dudalako. Erretiratuen elkartea eta emakumeen lokala ere bereziak dira. Legorburu: Futbol zelaia zena, auzoa gaur egun dena izatea posible egin duelako. Garajeak daude bertan, baina horrek eman digu auzoa egi bihurtzeko aukera, bizilagunen lanari esker. Bizitza gehien han eman dut, han asmatzen genuen guztia. Arenzana: Aizpitarte pasabidean dagoen txokoa oso berezi eta polemikoa izan zen, irteerarik gabeko kalexka egin nahi zutelako. Izugarri gogoko dut. Estetikoki, berriz, piramide ingurutik auzora zabaltzen den panoramika gustatzen zait. Une bereziren bat? Legorburu: Hainbeste urteetan une asko ditut bereziak. Futbol zelaiaren inaugurazioa horien artean. Auzo elkarteak sortu zuen enpresak egin zuen. Langabezia handia zegoen 1980an, enpresa sortzea erabaki genuen eta langabeei lana ematea. Auzoko langabeekin egin genuen ere aroztegia, Zintzilik Irratia dagoen eraikina, eta Nafarroa parkea. Historia politak dira. Une txarrak ere pasatu ditugu, baina azken horiek nahiago ez aipatu. Zer kontatzen du Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 urte borrokan liburuak? Arenzana: Kontatzea merezi zuen historia bat.Aitzindaria izan zen auzoa gauza ugaritan. Auzo elkartearen artxiboa baliatu dut kontaketa egiteko, eta hiru zatitan egituratu dut liburua: frankismo garaia (1968-1978); eraldaketa handiaren aroa (1979-1993); eta gainontzeko 25 urteak azken zatian. Monografikoak arazo zehatzen gainean egin ditut, N1 errepidearen arriskua, transformadorearen auzia, gasolina hornigailua… Anekdota ugari bildu ditut, baina batez ere auzo duin bat eraikitzeko auzotarrek egindako borroka. Zer izan da zailena liburua idazteko garaian? Arenzana: Lehenengoa da zein idirekin goldatuko dugun lurra, zein material aurkituko dudan. Behin hori lortuta, zailena da kontatzen duzun hori erakargarri egitea. Kritikarik ez dut jaso oraindik, liburua argitaratu berria delako, baina entzun beharko ditut errieta bat edo beste ahaztu dudalako norbait edo zerbait.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.