Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokoan, bihartik, Pasaiako badian

Bihar jokatuko dute sailkapen estropada, eta finalak igandean izango dira. Sanjuandarrak nagusi izan dira batelen ligako zortzi kategorietako lautan.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/13
Batelak, arrauna, badia

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan badian

Batelen denboraldia azken txanpan sartu da. Ontzi txikienen liga bukatu berritan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak dira geratzen diren zitak. Herrialdekoa izango da lehenengoa, bihar arratsaldean hasita. Sailkapen estropada jokatuko  dute Pasaiako badian, 16:30ean hasita. Biharamunean izango dira finalak, goizez: arraunlariak 10:00etan hasiko dira bogan. Larunbateko sailkapen estropada erlojupekoa izango da, bi kalerekin; igandeko finala, berriz, ohiko lerroko estropada, lau kalerekin. San Juan-Koxtapek antolatu ditu. Gipuzkoako Txapelketa jokatuta, Euskadikoak jarriko dio ginga batelen denboraldiari. Hurrengo asteburuan —hilaren 21 eta 22an— jokatuko dute. Ez da itsasoan izango, arraunlariak Arabara joango baitira, Legutioko Urrunaga urtegian lehiatzera. Sanjuandarrak nagusi Batelen Gipuzkoako Liga pasa den asteburuan bukatu zen, Getarian, eta sanjuandarrek paper nabarmena —bikaina ez esateagatik— jokatu dute ligan zehar. Zortzi kategorietatik lautan nagusitu dira arrosak. Gizon seniorren kategorian batel indartsuena izan da San Juan-Koxtaperena, Donostiako Kaiarribak eta Zarautzek jarraituta, hurrenez hurren. Neska seniorren kategorian ere sanjuandarrak izan dira garaile. San Juan A eta B ontziak izan dira azkarrenak, eta Ur Kirolak-entzat izan da hirugarren postua. Hibaikako batela laugarren izan da. Baina kategoria nagusienetan soilik ez dira ongi baino hobeto aritu. Gazteen Maila femeninoan baita ere sanjuandarrek irabazi dute, Tolosaldea eta Orioren aurretik, hurrenez hurren, eta Kadete mutilen B ontziak ere irabazi du bere kategorian, Orio eta Zumaiaren aurretik. Haurren Mailan, berriz, San Juan Koxtape Arraun Elkarteko neskek ligako hirugarren postua lortu dute, Tolosaldea eta Orioren atzetik. Beraz, pozik geratzeko moduko liga egin dute klub arrosakoek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.