Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Munduan zehar, begirada bila

Clean Water Here mugimenduak antolatutako lehiaketa batean saritua izan da Joxe Inazio Kuestaren argazki bat; bidaiari nekaezina, lezoarrak sari oso garrantzitsuak jaso ditu azkenaldian.

olatz mitxelena
Lezo
2018/04/13

Joxe Inazio Kuesta lezoarrak sari oso garrantzitsuak lortu ditu bere bidaietan egindako argazkiekin.

Ez da argazkilari profesionala, nahiz eta bere erretratuak aitortza ari dira jasotzen mundu osoan. Martxoaren 22an ospatzen da urtero Uraren Nazioarteko Eguna. Ospakizun horren harira argazki lehiaketa bat antolatu du aurten 1x.com atari digitalak, eta lehiaketa horretan jaso du azken saria JoxeInazio Kuesta lezoarrak, sari esanguratsua. Clean Water Here mugimenduaren bitartez antolatutako lehiaketa izan da, mundu osoan ur edangarria eskuragarri izateko eskubidea aldarri. Nazioartetik jasotako argazki ugariren artean, hamahiru hautatu dituzte erakusketa baterako, eta tartean da Kuestak iazko azaroan Beninen ateratako argazkia.
«Nire argazkietan oso jende gutxi dago keinu bortitzean, denak daude lasai» Joxe Inazio Kuesta Argazkilaria
Pozak zoratzen hartu du albistea lezoarrak, «bereziki epaimahaian aritu direnak kontuan hartuta». Martin Schoeller, Kristen Ashburn eta Robert Clark argazkilariak izan dira epaileak, itzal handiko argazkilariak hirurak, eta horrek bereziki poztu du. Kontatu duenez, bere argazkia lehiaketaren azken fasera iritsi zela jakinarazi zioten lehenik, eta argazkiaren gaineko informazio gehigarria eskatu zioten aldi berean. Antolakuntzak sekula halakorik adierazi ez dion arren, ordutik susmo bat badu Kuestak: «Nik uste dut argazkiaren atzean dagoen istorioak irabazi duela lehiaketa». Argazkiaren istorioa idatzi, bidali, eta astebetera eskatu zioten argazkia tamaina handian. Orduan jabetu zen Kuesta eskaeraren garrantziaz, argazkia erakusketarako nahi zutela ohartuta. Baina pena bat ere badu, ez ziotelako garaiz abisatu, eta beranduegi jakin zuelako bere argazkia Nazio Batuen Erakundearen egoitzan erakusgai zegoela: «Bisa eta guzti egin nuen New Yorkera joateko, baina beranduegi zen, eta ezin izan nuen hango erakusketa ikusi».
Bidaietan ateratzen ditu Kuestak argazkiak, beti pertsonenak Zuri-beltzeko argazkiekin lortu du arrakasta gehien lezoarrak
Gerora Parisera ekarri dute mostra, UNESCOren egoitzara, eta Frantziako hiriburura joan zen lezoarra, erakusketa ikusteko asmoz. Baina bigarren saiakeran ere, kale: «Hegazkinen greba egon da han, eta argazkiak ez ziren iritsi ni han nintzela». Orain, baina, bere argazkia Parisen ikusgai dagoela badaki, eta gerora mundu osotik mugituko dutela esan diote, zehazki nondik nora joango den ez dakien arren. Argazkiaren istorioa

Beninen atera zuen Kuestak, iaz, 1x.com atari digitalak Clean Water Here nazioarteko mugimenduaren bidez antolatutako lehiaketan saritu duten argazkia.

Saritutako argazkia oso gustukoa du Kuestak, baina argazkia baino gehiago bere istorioa. Gogoan ondo iltzatuta du irudia harrapatu zueneko une magiko hura: «Laku bat ikustera joan ginen, baina oso berandu zen eta oso argi gutxi zegoen hara iristerako. Hipopotamoak ikustera eraman gintuzten hara».

Malin ateratako argazki honek zilarrezko bi domina lortu ditu.

Animalien arrastorik ez, ordea, baina han topatu zuen Kuestak saritutako argazkiko mutikoa, palankana buruan. «Ez zegoenez argi nahikorik korrika joan nintzen flasharen bila», gogoan du. Erretratatutako mutila  Betekuku herrian bizi da, Oueme lakuaren ondoan. Lakutik herrira malda bat jaitsi behar zuten ur bila joateko, 200 metro ingurukoa. «Ur azpian sartzen zen mutikoa, guztiz, gorputza eta palankana, bestela ez zuelako nahikoa indar urak zuen pisua garraiatzeko», nabarmendu du. «Ur azpian sartzen zen, eta atera, eta ateratzeko hartan hartu nuen argazkia», zehaztu du.  «Horregatik ikusten da ura nola erortzen ari den atzetik, haurra niri begira dagoela». Mutilari segika ibili zen Kuesta, bere etxeraino ura garraiatzen zuen bitartean. «Bereziki harritu ninduen ikusteak zein duintasunarekin  egiten zuen lana, oso garrantzitsua zela jakitun. Barrez joaten zen bere amaren etxeraino eta han garraiatutako ura beste garbiontzi handiago batera botatzen zuen. Mutiko hark liluratuta utzi ninduen», aitortu du. Kuestak gogoan duenez, bi mutiko zebiltzan han ur garraioan, eta gainontzeko denak neskak zirela adierazi du: «Normalean, ura bila Afrika osoan neskak joaten dira, goizean goiz jaikita». Bigarrena rankingean

Beninen, bularreko haurra elikatzen; Taranna agentziaren saria.

Kuesta argazkilaritzan osatzen ari den ibilbidean mugarria izan zen 1x.com-en sartzea. 2013. urteko urrian hautatu zuten bere argazki bat bertan lehenbizikoz, eta gogoan duenez «beldurtu» egin zen hasieran. Gerora, baina, hasierako mesfidantzak uxatu eta gaur egun 380 argazki ditu  atari digital horretan. Denbora gutxian 1x.com-era 20 bat argazki igotzea lortu zuen, eta gerora, brontzezko izar bat eman zioten: «Sekulako saria zen, ni orduan munduko 500. edo 600. tokian nintzelako, eta horrekin 100. postura pasatu nintzelako, kristoren jauzia eginez». Egun, bigarren tokian dago Kuesta nazioarteko rankingean. Edonola ere, bere argazkien kalitatean sinistea asko kostatu zaiola dio, autodidakta izan delako. «Nik ez dut inolako formaziorik», ohartarazi du, eta argazkilaritzaren munduan nola hasi zen azaldu du. «Niri bidaiatzea asko gustatzen zait, eta erretratu denak bidaietan egiten ditut», kontatu du.

Iaz Austrian urrezko domina jaso zuen argazkia.

2005. urtean bi bidaia egin zituela gogoan du, Indiara lehena eta Siriara bigarrena, eta bidaietan bizitakoak bezainbeste gogoratzen ditu etxera itzultzean eta  argazkiak ikustean sentitu zuen frustrazioa eta atsekabea: «Denak mugituak, bat ere kolorerik gabekoak…» . Orduan erabaki zuen Donostiako Fotografikan izena ematea eta ikastaro bat egitea, 2007. urtean, eta urte berean lortu zuen lehen saria, Oarsoaldeko Hitzak antolatutako Udako Argazki Lehiaketan, Namibiara egindako bidaian ateratako erretratu batekin. Poz handia eman zion lehen sari hark, nahiz eta Fotografikan esana zioten, sari bat jasotzea zela gerta ziezaiokeen  okerrena, «burura igoko zitzaidalakoan edo».

Kuestaren lehen saria, Hitzak 2007 urtean eman ziona.

Ordutik, baina, sari dezente eta oso esanguratsuak jaso ditu Kuestak bere argazkiekin, garrantzitsuenetakoa iazko Urrezko Domin Trierenberg Super Circuit-ean. «Munduan egiten den lehiaketarik handiena da. Bost urrezko domina banatzen dituzte eta niri bat eman zidaten. Erotu egin nintzen albistea jakitean», aitortu du. Txaden 2016. urtean hareazko ekaitz baten erdian ur bila zihoazenei hartutako argazkiarekin lortu zuen iazko saria, eta sari banaketan ere izan zen, Austrian, Linzen, galaz jantzita eta hitza hartu beharko zuelakoan erabat estututa. Muturreko zuri-beltzak

Beldur-ikaraz eskolan, Bangladeshen, 2012ko abenduan.

Harritu egiten da oraindik Kuesta bere argazkien kritikekin: «Sebastiao Salgadorekin konparatzen naute noiznahi, eta libururen bat noiz argitaratuko dudan galdetzen didate behin eta berriro». Gaur-gaurkoz, baina, ez du horretarako asmorik. Bidaiatzea eta bidaietan argazkiak egiten jarraitzea, horixe bere asmoa. Bangladeshra joango da ekainean, eta urrian Etiopiara. Erretratatzeko herrialderik gogokoenaz galdetuta, ordea, argi du erantzuna: «Etiopia, dudarik ez. Paradisu bat da». Esan behar da, hala ere, Kuestak ez dituela sekula paisaiak erretratatzen. Pertsonak bilatzen ditu beti objektiboaren beste aldean: «Nire argazkietan oso jende gutxi dago keinu bortitzean. Denak daude lasai, eta lasaitasun hori lortzen da aurretik landuta». Erraztasuna du lezoarrak harremanetarako. Arrakasta gehien zuri-beltzezkoekin lortu duela dio: «Zuri-beltz oso muturrekoak lortu nituen eta horiekin izan dut arrakasta handia». Koloreak maite ditu, ordea, munduan zehar topatutakoak jaso, eta batez ere, emozioen harrapaketan ibiltzea. Hortan erabateko zoriontasuna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.