Interesdunek hilaren 23tik maiatzaren 3ra bitartean eman dezakete izena.
Pasaiako Udalak urtero antolatzen ditu udaleku irekiak, uztailean.
Pasaiako Udalak uztailerako antolatu dituen udaleku irekietan begirale izateko izen-emate epea irekiko du hilaren 23an, astelehena, eta interesdunek maiatzaren 3ra arteko epea izango dute izena emateko.
Udalekuetako hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea.
Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta merituak ere baloratuko zaizkie.
Berritasunak
Aurten izena emateko modua aldatuko du udalak. Izena emateko orriak eta informazioa orain arte Gazteria Sailean eskuratzen ziren; aurrerantzean, aldiz, HAZ bulegoetan edo
udalaren webgunean eskuratuko dira.
Horrez gain, izena emateko sistema berria erabiliko dute: dokumentazioa paperean entregatu beharrean, hautagaiek
Internetez emango dute izena.
Hautagaiek maiatzaren 11n egingo dute proba, 18:00etan, Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe). 45 minutu inguruko talde-dinamika bat osatu beharko dute.
Proba gainditzen dutenek oinarrizko prestakuntza ikastaro batean hartu beharko dute parte. Ikastaroa ekainaren 8an eta 9an izango da Arrokaundieta gazte aterpetxean, eta ezinbestekoa izango da parte hartzea.
HAZ bulegoak:
- Donibanen, Donibane kalea, 19;
- Trintxerpen, Euskadi etorbidean dagoen Alkateordetzan;
- Antxon, Hamarretxeta, 24.
HAZeko telefonoa zenbakia: 943 344 034.
Jendaurreko ordutegia: 08:00etatik 14:00etara.