Urretxuko Ibarluzearekin batera Udaberri Txapelketa irabazi du Oihan Etxeberria EPLEko pilotari kimuak. Beste bi partida irabazi ditu asteburuan.
Oihan Etxeberria EPLEko jokalaria Ibarluzea urretxuarrarekin batera finala irabazi ondoren. Argazkia: EPLE
Pilotak asteburu ederra izan du aurrekoa Errenteriako jokalarientzat. Ostiralean Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako hiru partidak etxean gelditu ziren. Migeltorenak, Erostarbek eta Chiapusok irabazi zuten lau t’ erdian, 22-4, 22-20 eta 22-6ko markagailuak lortuta, hurrenez hurren. Partida handia ere, Joseba Camara kadeteak Getarian jokatutakoa Eizagirreren aurka lau t’ erdian, 19-22 irabazi zuen Errenteriakoak.
Asteburu biribila izan du EPLEko Oihan Etxeberria kimuak. Hirutik hiru, beretzat eta tartean, Baztango Udaberri txapelketa. Etxeberriak talentuen banakako partida irabazi zion Oiarpeko Leoneti 16-5 markagailuarekin, eta garaipena lortu zuen ere Josetxo Ezkurra txapelketan Fuenmayorreko (Errioxa) Fernandezen aurka (18-3). Urretxuko Ibarluzearekin batera berriz, Udaberri Txapelketa irabazi du Lazkaoko Askarai eta Goenaren aurka (18-3).