Bihar izango da batzar hori (asteazkena, 18) 19:30ean Fanderiako Auzo Elkartearen egoitzan.

Fanderian izango da batzarra bihar.
Auzo batzarren erronda hasi du udalak, eta Galtzaraborda eta Zamalbideren ostean, Fanderiaren txanda helduko da aste honetan. Bihar izango da batzar hori (asteazkena, 18) 19:30ean Fanderiako Auzo Elkartearen egoitzan.
Azken bi urteetan egindakoaren kontu emango die udalak auzotarrei, eta haien proposamen eta ekarpenak jasoko dituzte.