Euskadiko Liburu Denden Elkarteak Eider Rodriguez idazle errenteriarraren Bihotz handiegia liburuari eman dio Zilarrezko Euskadi Saria.

Eider Rodriguez idazle errenteriarra.
Euskadiko Liburu Denden Elkarteak
Eider Rodriguez idazle errenteriarraren Bihotz handiegia liburuari eman dio Zilarrezko Euskadi Saria. Sei kontakizunekin osatuta dago Rodriguezen liburua, eta bertan idazle errenteriarrak landu dituen pertsonaiei aipamena egin die Euskadiko Liburu Denden Elkarteak saria emateko garaian, “pertsonaiek ematen dioten indarraz beteriko istorioak dira. Aurrera nolanahi egiten duten pertsonaiak. Ez gaituzte indiferente utziko”.
Bihotz handiegia (Susa,2017) errenteriarraren laugarren liburua da, aurretik
Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004),
Haragia (Susa, 2007) eta
Katu jendea (Elkar, 2010) idatzi ditu.