Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia egiteko 230.000 diru laguntza jaso du Lezoko Udalak. Altamirara joateko igogailua ere egingo dute diru horrekin.

Bidegorriaren lehen zatia egina dago.
Atzo,
Oarsoaldeko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, eta horren arabera bi milioi euroko ekarpena egingo dio foru erakundeak lau udalei. Lezok, horren barruan, 230.000 euroko laguntza jasoko du. Norabide zehatza du herrirako kopuruak: Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia egitea batetik, eta besterik kiroldegi alboan Altamirarantz joango den igogailua, erabilera publikoko herriko lehenengoa, egikaritzea.
Bidegorriari dagokionez, lehen zatiarekin bezala, bigarren zatiaren lanen %85 finantzatuko du aldundiak eta gainontzeko %15a udalak. Hirugarren zatia osotasunean ordainduko du Markel Olano buru duen erakundeak.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian Jesus Mari Martiarena alkatea izan zen, Oarsoaldeko beste herrietako alkateekin batera, nahiz aldundiko Markel Olano ahaldun nagusiarekin eta Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuarekin.