Liburuaren Eguna ospatuko dute Pasaiako bibliotekek
Ibon Martinek 'La jaula de sal' eleberria aurkeztuko du Antxon
Hilaren 23an ospatzen da nazioartean Liburuaren Eguna, UNESCOk bultzatuta. Helburua, irakurzaletasuna, industria editoriala eta egile-eskubideen bitartez jabetza intelektuala bultzatzea.
Pasaiako bibliotekak aurten ere ospakizunari bildu nahi izan dira, eta horretarako ekitaldi bat antolatu dute Antxon, hilaren 24rako. Ibon Martinek La jaula de sal liburua aurkeztuko du hitzaldira biltzen direnekin solasean. Herritarrak ospakizunera gonbidatu dituzte.