Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Zapore gazi-gozoa" utzi du Pasaia Kayak-en Euskadiko Maratoi Txapelketak

Bi ontzi pasaitar parte hartu dute lehian, baina batek proba utzi behar izan du ; Xabi Ruiz de Aretxabaletak eta Imanol Burguerak irabazi dute proba.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/17
Laura-Aiora-Eider

Neska kadeteen podiumean, Laura Zunzunegi, Aiora Irazu eta Eider Amundarain.

Xabi Ruiz de Aretxabaletak eta Imanol Burguerak irabazi dute asteburuan Orion jokatu den piraguismoko Euskadiko Maratoi Txapelketa, K-2an, Senior Mailan. Donostia Kayak taldeak antolatu duen proban, Pasaia Kayak-ek bi ontzirekin parte hartu du lehian, biak gizonen Senior Mailan. K-1 modalitatean, taldeko ordezkari Antton Araneta proba bikaina ari zen osatzen, podiumean sartzeko aukerekin, baina, zoritxarrez, leman izandako arazo batek, proba uztera behartu zuen azken itzuli hastear zela. Borroka berberean, Donostia Kayak taldeko Aitor Vilariño palista pasaitarra hirugarren izan zen helmugan, eta zilarrezko domina lortu zuen, euskal fitxa zuen bigarren kirolaria zelako. Seniorren K-2 modalitatean lehiatu zen Xabi Crespo eta Aritz Araneta bikoteak osatutako Pasaia Kayak-eko bigarren ontzia. Zortzigarren izan ziren helmugan, euskal ontzien artean bosgarren. Neska kadeteak, lan fina
Haizea Orbegozo

Haizea Orbegozo errenteriarra, hondartzan sartzeko unean.

Nabarmentzekoa, bidenabar, neska kadeteek egin zuten lana. Donostia Kayak taldeko Aiora Irazu oiartzuarra zen faboritoa, eta berak irabazi zuen proba, Laura Zunzunegi pasaitarraren aurretik. Horiez gain, aipatzekoa da Haizea Orbegozo errenteriarrak 23 urtez azpikoan mailan lortutako bigarren tokia, Irati Osak irabazitako proban. Harrobian ere izan zen nabarmentzeko moduko lorpenik. Maika Terroso (Donostia Kayak)  pasaiatarrak Gazteen Mailan  brontzezko domina lortu zuen eta Kadete Mailan Beñat Rodal eta Dani Otaola pasaitarrek (Donostia Kayak) zilarra; Gorka Colomok, berriz,  brontzezko domina irabazi zuen Gazteen Mailan eta, azkenik, Iñaki Etxeberria beteranoak urrea irabazi zuen –50 Mailan. Taldeka, azkenik, Santiagotarrak-ek irabazi zuen proba, Donostia Kayak eta Zumaiako Urola Itsas Adarraren aurretik.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.