Castalnaudaryko (Okzitania) Nazioarteko Abesbatza Jaialdian izan da Zariatxo abesbatza gonbidatuta.

Zariatxo abesbatzako kideak. Argazkia: Zaria Koru Eskola.
Castalnaudaryko (Okzitania) Nazioarteko Abesbatza Jaialdian izan da Zariatxo abesbatza gonbidatuta, eta arrakasta handia izan du bertan. Txekia, Alemania eta Frantziako abesbatzek ere hartu dute parte jaialdi horretan. Zaria Koru Eskolako haur eta gazteek lan bikaina eskaintzeaz gain, beste herrialdetako abeslariekin esperientziak konpartitzeko aukera ere izan dute. Abesteko aukeraz gain, Okzitaniako Castelnaudary, Carcasona eta Tolosa herriak bisitatzeko aukera izan zuten Zariatxo eta Zariagaz abesbatzetako kideek.