Ane Santesteban irabazletik 37 segundora iritsi da helmugara. Ausart ibili da Valoniako lasterketan, eta eguneko ihesaldi batean sartu da.
Ane Santesteban, atzoko entrenamendu saioan. (Argazkia: Anton Vos).
Ane Santesteban Ale Cipollini taldeko errenteriarra hamaseigarrena izan da gaur jokoan izan den Fleche Wallonne lasterketan. Irabazlearengandik —Anne Van der Breggen herbeherearra, laugarrenez irabazi du Boels taldeko kirolariak— 37 segundora iritsi da helmugara Santesteban. Errenteriarrak emaitza bikaina lortu du Huyko hormatzarrean.
Ausart ibili da errenteriarra lasterketan, eta besteak beste, eguneko ihesaldietako batean sartu da. Azkeneko kotan postu onean bukatzeko indarrak izan ditu, gainera. 1.300 metro ditu Huyk, %9ko batez besteko desnibelarekin, eta tarte bat %26ra iristen da.