Joxerra Fachadok zuzentzen duen Tomaxen Abenturak pailazo taldearen azken lana da.
Juanba Berasategi kulturgunean estreinatuko du Joserra Fachadok bere azken lana, larunbatean (hilak 21), 18:00etan.
Aktore sanpedrotarrak, Tomaxen abenturak pailazo taldearentzat idatzi eta zuzendutako azken antzezlana da
Espien Eguna. Oholtza gainean, Fachado bera (Tomax) eta Oihana Maritorena ariko dira, Muxiren paperean.
Ikastola batean girotutako istorio bat da
Espien Eguna. Zigortu dituzte eskolan bi pailazoak, eta bahitu duten Koro irakaslearen bila ariko dira antzezlana bitartean.
Umorea, jolasak, kantak, magia eta haur eta gurasoen parte hartze zuzena ziurtatuta daudela agindu dute antolatzaileek.
Fitxa Teknikoa
- Gidoia eta zuzendaritza: Joserra Fachado
- Aktoreak: Oihana Maritorena eta Joserra Fachado.
- Eszenografia: Idoia Larrañaga
- Atrezzo: Marisa Egaña.
- Argi eta soinu teknikoa: Eragin
- Abestien Hitza: Zigor Iriondo.
- Musika: Pirata.