Auzoari indarra eman nahi dio udalak, "eremua atseginagoa egin auzotarrentzat eta irisgarriagoa, eta horretarako bizilagunen iritzi eta nahiak ezagutu nahi ditugu".
Altamira auzoan parte hartze prozesua abiatuko du udalak
Parte hartze prozesua abiatuko du Lezoko udalak Altamirako bizilagunekin. Auzoari indarra eman nahi dio udalak, “eremua atseginagoa egin auzotarrentzat eta irisgarriagoa, eta horretarako bizilagunen iritzi eta nahiak ezagutu nahi ditugu”. Ezinbestekotzat jo du Altamirako bizilagunen zein lezoar guztien “inplikazioa” datozen hilabeteetan egingo duen parte hartze prozesuan, eta horri begira bi bilera antolatu ditu prozesua abiatu aurretik datorren astean, azken horren nondik norakoak zehazteko.
Bi bilera astelehenean izango dira, hilak 23, udaletxean. Auzo elkarteko kideekin egingo du lehenengoa 15:30ean, eta bigarrena 17:00etan alderdi politiko guztietako ordezkariekin.
Ibatuz enpresaren aholkularitzarekin egingo du udalak parte hartze prozesua, eta enpresako aholkulariek emango dituzte azalpenak eta argituko dituzte zalantzak bi bilera horietan.