Aurrepiriniora txangoa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak maiatzaren 5 eta 6ko asteburuan.
Urdaburu Mendizale Elkarteak aurrepiriniora txangoa egingo du.
Aurrepiriniora txangoa antolatu du
Urdaburu Mendizale Elkarteak maiatzaren 5 eta 6ko asteburuan. Maiatzaren 6an Petillatik abiatuta, Roita gaztelua, Selva, eta La Cruz zeharkatuko dituzte Pettilla Aragoin amaitzeko. 17, 5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Maiatzaren 6an, berriz, Sierra de Sarda egingo dute, Urries, santa Maria Magdalena eta Pntano zeharkatuko dituzte, 18 kilometroko ibilbidean.
Autobusa maiatzaren 5ean abiatuko da Zumarditik 07:00etan, eta 07:15ean Aritzetan geldituko da. parte hartzaileek eguneko motxila eramatea nahikoa izango dute. Larunbatean Ruestako aterpetxean lo egingo dute, eta bertan afaldu eta gosalduko dute, eta maindireak eta zaku arina eraman dezakete edo bertan alokatu.
Irteeraren prezioa 60 eurokoa da (autobusa, aterpea, afaria eta gosaria barne), eta plazak mugatuak dira, 30 lagunek har dezakete parte. Izena eman nahi dutenek,
hemen egin dezakete.