Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Datorren urtean hasiko dira Hospitalilloko adinekoen etxea eraikitzeko lanak

Gaur aurkeztu dute Adinberri proiektua, Ziriza etxean;

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/20
Trintxerpeko Ziriza etxean aurkeztu dute gaur goizean AdinBerri egitasmoa, eta bertan eman dituzte Hospitalilloan eraikiko dute adinekoen zentroaren gaineko xehetasunak. Aurkezpenean Markel Olano diputatu nagusia egon da, eta Olanoarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpon eta Pasaiako alkate Izaskun Gomez, esparruko beste hainbat aditurekin batera. Pasaian eraikiko duten adinekoen zentroa “AdinBerriren bihotza” izango dela esan dute aurkezpenean.  4.747 metro karratuko eremuan eraikiko dute azpiegitura, eta bertan kokatuko dituzte “zahartzaroari eta mendekotasunaren arretan erreferente izango den zentroa, arreta zentroa eta berrikuntza unitatea barne”. Azpiegiturak, guztira, 120 plaza izango ditu, 25 babestutako apartamentu eta eguneko zentroa. Berrikuntza unitateak, berriz, 500 metro karratu hartuko ditu, eta ikerketa eta frogetarako eremuak izango ditu. Nabarmendu dutenez, eskainiko dituen zerbitzuak “berritzaile eta aurreratuak” izango dira, “pertsona erdigunean duen arreta eredua garatuko” dutelako, “erabiltzailea etxean bezala sentitu dadin”. Azkenik, azpiegiturak plaza zabal bat ere izango duela jakinarazi dute, “Pasaiako herri ingurunean integratuta”. “Gipuzkoa osori mesede” Olanoren ustez proiektuaren “garrantzia Pasaiaz harago doa eta Gipuzkoa osoari egingo dio mesede”,  AdinBerrik erreferente bihurtu eta aurreratutako esperimentazio eremu bilakatzea dutelako xede. Zentzu horretan, Pasaian arrakastatsuak suertatzen diren  esperientziak gerora lurralde osora hedatuko dituztela iragarri du. Zentroaren kokapena Pasaian egotea “ez dela kasualitatea” nabarmendu du, bide batez, diputatu nagusiak:  “AdinBerriren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundian legealdi honetan estrategikotzat ditugun bi proiektu uztartzen ditugu: gure gizarte zerbitzuak indartu eta honela gure edadetuen bizi baldintzak hobetzea, batetik, eta Pasaialdeko biziberritzean eragitea, bestetik”. Epeak Egutegiari dagokionean, diputatu nagusiak aurreratu du  urte amaierarako proiektua idatzita izatea espero dutela, adjudikazioa egin eta obrak datorren urteko maiatzean hasteko. Lanek 36 hilabete iraungo dutela esan du Olanok,  eta dena ondo bidean azpiegitura 2022. urterako zabalik egongo dela aurreikusi dutela. Edonola ere, Olanok nabarmendu du AdinBerri “datozen hilabeteetan” hasiko dela lanean, berrikuntza unitatea uda ondoren jarriko dutelako martxan. Kokapenaren gainekoak, hala ere, ez dituzte oraindik argitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.