Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izan daitezen eskatzera animatu dituzte gurasoak

Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan lanketa berezi bat egiten ari dira gurasoekin, eta atzo eman zuten haren berri.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/20
gurasoak

Pasaia Osorik Bizitzako kanpainan gurasoak parte hartze aktiboa izaten ari dira.

Pasaian martxan da eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzea helburu duen Pasaia Osorik Bizitzeko kanpaina. Euskararen Aholku batzordeak antolatu du kanpaina, eta haur eta nerabeekin ez ezik, herriko elkarteekin eta gurasoekin ari dira lanean. Atzo, hain zuzen, gurasoak izaten ari diren parte hartzeaz aritu ziren Trintxerpeko alkateordetzan. Han jakinarazi zutenez, gurasoei galdetegi bat helarazi diete, gaiaren gainean duten iritzia eman dezaten, eta galdetegi horren emaitza nagusiak ere jakinarazi zituzten. Zehaztu zutenez Pasaia-Lezo Lizeoko eta Karmengo Ama ikastetxeko 200 gurasok bete dute galdetegia, eta erantzunei erreparatuta bi ondorio nagusi nabarmendu zituzten: batetik, gurasoentzat haien seme-alaben eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izatea jarduera horiek duten ordutegia eta prezioa baino garrantzitsuagoa dela, eta bestetik, gurasoen erdiak baino gehiagok aipatu dutela haien seme-alabak joaten dien elkarteei euskaraz izan daitezen eskatuko lioketela. Baieztapen horietan oinarrituta Euskararen Aholku Batzordeak gurasoak animatu nahi ditu eskari horiek bideratzera “eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izateko eskatzeak eragina izango duela” erabat sinetsita. Euslider saioak Baina galdetegiaz soilik ez. Hainbat gurasok martxoan eta apirilean egin dituzten Euslider saioez ere aritu ziren alkateordetzan. Saioak dinamizatu dituen Ahize-AEK enpresako kide Mikel Urdangarinek azaldu zuenez, gurasoen eskaerak nola bideratu eta gauzatu daitezkeen aztertzen aritu dira gurasoekin, herriko aisialdi elkarteek eta kirol taldeek euskararekiko konpromisoan aurrera egiteko gurasoen eskaera ezinbestekoa dela iritzita. Urdangarinek gaineratu zuenez, Euslider saioetan, horiez gain, eta beti ere parte hartze dinamikak erabilita, hizkuntzaren inguruko portaerak aldatzeko faktoreak landu, eta aurreiritzik indargabetu dituzte, besteak beste, gurasoei eragiteko gai direla ikusaraziz.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.