Maiatzaren 1aren testuinguruan hitzaldi ziklo bat antolatu du sindikatu abertzaleak.
Maiatzaren Leheneko LABen manifestazio bat Errenteria-Oreretan (artxiboko irudia da)
LAB sindikatuak hainbat hitzaldi antolatu ditu maiatzaren 1aren atarian, horietako bat, Pasai Antxon.
Feminismoaz lan duina izenburupean, emakumeek lan munduan dute egoeraz hitz egingo dute: prekarietateak emakumeengan duen eragina, lan kontziliazioaz, pentsioez… Hitzaldia kultur etxean izango da, 11:00etan.
Ekitaldi berean maiatzaren 1aren zergatiez eta zertarakoez ariko dira.
Lan, Bizi, Herri Duina lelopean manifestaziora deituko du LABek maiatzaren 1erako. 12:30ean aterako da manifestazioa, Irungo Txanaleta plazatik.